6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Gainbalioaren koefizienteen aldaketa 2023rako. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2022ko abenduaren 20an egindako bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

a) Koefiziente berriak onestea 2023ko gainbalioaren gaineko zergarako, zeinak Nafarroako Parlamentuak ezarri eta onetsi baitzituen, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen erreforman (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Honako hauek izanen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), ondorioak izanen dituztenak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera:

KOEFIZIENTEAK

0,28

20 urte edo hortik gora

0,28

19 urte

0,06

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,07

13 urte

0,08

12 urte

0,14

11 urte

0,21

10 urte

0,27

9 urte

0,42

8 urte

0,47

7 urte

0,40

6 urte

0,33

5 urte

0,26

4 urte

0,19

3 urte

0,22

2 urte

0,19

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

Osoko Bilkurak honako erabaki hauek hartu ditu aho batez:

a) Onestea Nafarroako Parlamentuak foru legearen erreforman ezarri eta onetsitako koefiziente berriak.

b) Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, azter dadin, eta aurkez daitezen erreklamazioak, kexak nahiz oharrak.

Mutiloan, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2217391