6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Administrazioen arteko hitzarmenei buruzko proposamenak. Informazio publikoa

Anueko Udalak, 2022ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen administrazioen arteko hitzarmenei buruzko proposamenak, xede hau baitute:

Lankidetza antolatzea obrak kudeatzeko eta gauzatzeko Burutaingo, Olagueko, Etulaingo eta Egozkueko kontzejuetako bide batzuetan, zeinak kaltetuak izan baitziren 2021eko abenduko uholdeetan.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), proposamena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Anuen, 2022ko abenduaren 27an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2217722