6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2023ko lan-egutegia

Alkatetzaren abenduaren 20ko 444/2022 Ebazpenaren bidez, ezarri da Andosillako udal bulegoak itxita egonen direla hurren zehazten diren honako egun hauetan:

–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako 323/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 27koa) Nafarroako Foru Komunitatearen esparru guztirako onetsitako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak.

–Irailaren 8a: Cercako Andre Maria, herriko jaieguna, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren 789/2022 Ebazpenean adierazi bezala (2022ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 20koa).

–Uztailaren 24a, Santiago egunaren bezpera.

–Abuztuaren 14a, Ama Birjinaren Jasokundearen bezpera.

–Irailaren 7a, 11, 12a eta 13a, herriko festak.

–Urriaren 13a, Espainiako jai nazionalaren biharamuna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Era berean, jakinarazten da honako hau dela jendea hartzeko udal bulegoetako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00ak arte.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2217303