6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

2023rako zerga-tasak

Antzingo Udalak, 2022ko abenduaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen xedapenekin bat, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea 2023rako karga-tasak. Hona hemen:

a) %0,16ko karga-tasa ezartzea, lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

b) %2,80ko karga-tasa ezartzea, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.

c) Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako 1,23 indizea ezarriko da.

d) %10,30eko karga-tasa ezartzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako.

Onestea zergaren sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharko diren koefiziente hauek, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,55

20 urte edo hortik gora

0,20

19 urte

0,20

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,12

9 urte

0,19

8 urte

0,35

7 urte

0,41

6 urte

0,33

5 urte

0,26

4 urte

0,18

3 urte

0,11

2 urte

0,13

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

Aipatu koefizienteek ondorioak izanen dituzte iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, ediktuak paratuta, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Antzinen, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2217410