6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Parte-hartzearen arautzeari, hondakinei eta klimari buruzko ordenantza. Hasierako onespena

Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2022ko abenduaren 1ean egin bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen Parte-hartzearen arautzeari, hondakinei eta klimari buruzko ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2022ko abenduaren 22an.–Mankomunitateko burua, María Isabel Cañada Zorrilla.

Iragarkiaren kodea: L2217482