6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

QUEILES IBARRA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxeko laguntza zerbitzuaren 2023ko tasak. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2022ko abenduaren 22an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Etxeko laguntza zerbitzuaren 2023ko tasak.

Hura jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Cascanten, 2022ko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, Sofía Faria Teixeira.

Iragarkiaren kodea: L2217672