6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2022ko abenduaren 28an egin ohiko bilkuran, aho batez onetsi zuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2023ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen haren testu osoa:

Kontuan hartuz Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 3an emandako 323/2022 Ebazpena, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala, ezarri dira honako jaiegunak 2023rako:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Uztailaren 26a: Garesko jaia.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren hurrengo astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Gaiaz bozketa eginda, Batzorde Iraunkorrak, aho batez,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Onestea 2023ko lan-egutegia Izarbeibarko Mankomunitateko langileendako, gorago adierazitakoarekin bat etorriz. Bertan ezartzen dira 2023ko jaiegunak, baita tokiko jaieguna ere.

Bigarrena.–Onestea Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2023. urteko lanaldiaren banaketa. Lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela beteko dira:

2.1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 8:30etik 14:00ak arte; gainerakoa egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:00etatik 08:30era arte eta 14:00etatik 15:30era arte.

2.2. Aurreko apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, lanaldi partziala edo lanaldiaren murriztapena dutelako eta/edo zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi bereziren bat duten langileei, ez ordu konpentsazioren bat dutenei.

2.3. Langile bakoitzak 50,50 orduko poltsa bat izanen du urte guztian erabiltzeko, zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta Mankomunitatearen bulegoetako jaiegunak.

Laugarrena.–Jendea mankomunitateko bulegoetan hartzeko ordutegia 09:30etik 13:00ak arte izanen da, astelehenetik ostiralera.

Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta aditzera ematea Mankomunitate honetako langileen plantillari.

Garesen, 2022ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L2217814