6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2023ko ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitateak, 2022ko abenduaren 20an egindako Batzar Orokorrean, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskalen eta prezio publikoen aldaketa 2023ko ekitaldirako. Aldaketak egingo dira Mankomunitateko ordenantza fiskal hauetan:

–Ordenantza fiskala, etxeetako hondakinak eta gisakoak biltzeko, tratatzeko eta aprobetxatzeko edo desegiteko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko arautzen duena.

–Ordenantza fiskala, ur hornidura eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituena.

–Ordenantza fiskala, Arbizuko zabortegian industrietako hondakin ez-arriskutsuak botatzeko prezio publikoak arautzen dituena.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako ordenantzak behin betiko onetsi, eta haien testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lakuntzan, 2022ko abenduaren 20an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2217413