6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Hiri hondakin solidoak biltzeko, garraiatzeko eta botatzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2022ko abenduaren 19an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hiri-hondakin solidoak biltzeko, garraiatzeko eta botatzeko zerbitzuaren 2023ko ekitaldirako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa, eta urriaren 29ko 11/2004 Legeak aldatu zuen).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2022ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua. Fernando Ferrer Molina.

Iragarkiaren kodea: L2217347