6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2023ko lan-egutegia eta egun baliogabeak

Ikusirik 323/2022 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 3an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea 2023an Moncayoko Ur Mankomunitatean izanen diren jaiegunen egutegia bulegoetarako eta langile guztiendako. Hona hemen:

1. Honako hauek izanen dira Moncayoko Ur Mankomunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2023. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua. –Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren hurrengo astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek lanik gabeko eguntzat joko dira, eta egunotan bulegoak itxirik egonen dira: urriaren 13an, Pilareko Andre Mariaren zubia. Irailaren 29an bulegoak itxita egonen dira, herriko jaia izanen baita Mankomunitateko langile guztiendako.

6,40 orduko aldea izanik, langileak erabakiko du noiz hartu ordu horiek, behar den baimenarekin.

Bigarrena.–Urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 da.

Hirugarrena.–Moncayoko Ur Mankomunitateko Erregistro Orokorra 08:00etatik 15:00etara arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita, ediktuen bidez, Moncayoko Ur Mankomunitateko iragarki-taulan ere.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluari, kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko bilkuran.

Seigarrena.–Ukitutako langileei zaintaldeen barne egutegia helaraztea.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea Moncayoko Ur Mankomunitateko udal langileen sindikatuen ordezkariei.

Corellan, 2022ko abenduaren 22an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2217595