6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2023rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Bortzirietako Euskara Mankomunitateko buruak, 2022ko abenduaren 23ko 31/2022 Ebazpenaren bidez, 2023ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ditu, zati xedatzaile honekin:

1) Onestea mankomunitateko langileen lan egutegia 2023. urterako. Hortaz, honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun hauetan mankomunitatearen bulegoa itxia egonen da:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ortziral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 24a: Jaieguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 14a: Jaieguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a: Jaieguna.

–Abuztuaren 17a: Jaieguna.

–Abuztuaren 18a: Jaieguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2) Orobat, baliogabeak deklaratzea, 2023an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta mankomunitateko jaiegun gisa ezarri diren egunak.

3) Onestea mankomunitateko langileen lanaldiaren banaketa 2023rako, egiazko 1.592 lanorduetan finkatzen dena urteko, honela banatuak: astelehenetik ortziralera bitartean eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

4) Ebazpen hau langileei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita mankomunitatearen webgunean ere.

Arantzan, 2022ko abenduaren 27an.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2217692