6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Iruñerriko Mankomunitatearen eta Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen arteko harremanen araudian. Hasierako onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2022ko abenduaren 23an egin zuen saioan, hasiera batean onartu zuen Iruñerriko Mankomunitatearen eta Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen arteko harremanen araudia aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onartutako aldaketak jendaurrean egon beharko du hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onartuta geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2022ko abenduaren 23an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2217653