6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, kultur jardueren zerbitzua emateko prezio publikoaren eta jardueraren gaineko arauan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, Zizur Nagusian kultur jardueren zerbitzua emateko prezio publikoaren eta jardueraren gaineko araua aldatzeko.

Arauaren aldaketaren espedientea jendaurrean paratu zen iragarkia argitaratuta 2022ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 8an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko epean ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuaren arabera, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Argitara ematen da, aipatu arauaren aldaketaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak sortzeko.

Zizur Nagusian, 2022ko abenduaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ZIZUR NAGUSIAN KULTURA JARDUERETAKO ZERBITZUA EMATEAGATIK PREZIO PUBLIKOAREN ETA JARDUERAREN GAINEKO ARAUA ALDATZEA

Aldaketak eragiten die Zizur Nagusian kultura jardueretako zerbitzua emateagatik prezio publikoaren eta jardueraren gaineko arauaren 4. eta 8. artikuluei, bai eta I. eranskinari ere.

Artikulu bakarra.

4. eta 8. artikuluan eta I. eranskinean ondoko hauek gehitzen dira:

4. artikulua. 4. apartatua berridazten da:

4. artikulua. Eremu subjektiboa.

4. Izena emateko epea amaitu ondoren zozketa eginen da izena emandakoen kopurua baino ikaspostu gutxiago eskaintzen duten ikastaroetan.

8. artikulua. 2, 3 eta 5. apartatuak berridazten dira.

8. artikulua. Ordaintzera behartuta daudenak.

2. Zilegi izanen da ordainketa zatikatzea kultura arloko jardueraren iraupenaren eta kuotaren zenbatekoaren arabera.

3. Prezio publikoa ordaintzera behartuta daude jardueraren onuradunak, kultura arloko jarduera edo ikastaroa antolatzeko oinarrietan kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta lekuan.

5. Kultura arloko jarduera batean izena eman eta onartua denean, edozein gorabehera dela-eta erabiltzaileren batek baja eman nahiko balu, Udalaren web-orrian eskuragarri dagoen eskabidearen edo inprimakiaren bidez eskatu beharko du, halakorik bada, eta bajaren egiaztagiriak aurkeztuko ditu beharrezkoa bada. Udaleko langile eskudunek justifikazioa aztertu, eta erabakiko dute ea bidezkoa den edo ez egindako ordainketaren parte proportzionala itzultzea.

1. ERANSKINA

5. apartatua berridazten da:

5. Inskripzioak.

Kultura arloko jardueretan izena emateko bete beharreko baldintza izanen da Zizur Nagusian erroldatuta egotea. Erroldatuta ez daudenak erreserba zerrenda batean sartuko dira. Zerrenda hori taldeak osatzeko erabiliko da, premien arabera, eta Kultura Zerbitzuak ezartzen dituen irizpideei jarraikiz, halaxe xedatuta baitago arau honen 4. artikuluan.

Prezio publikoaren zenbatekoa ordainduko da inskripzioa formalizatzeko unean, bat etorriz arau honen 8. artikuluko 1. apartatuan ezarritakoarekin.

Iragarkiaren kodea: L2217687