6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Ordenantza fiskaletako aldaketa eta lur ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-tasa ezartzea. Hasierako onespena

Udalak, 2022ko azaroaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batez onestea espediente bat, aldaketa egiteko ordenantza fiskaletan eta ezartzeko lur ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-tasa 2023rako. Hona hemen:

1.a Karga-tasa hau ezartzea lur ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, 2023ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean izan dadin: ehuneko %0,3114.

2.a Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako %25eko zerga-tasa onestea, bai eta aplikatu beharreko honako koefiziente hauek ere, zeinak izanen baitira Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak ezarritako gehieneko koefizienteak:

URTEAK

< = 1

2

3

4

5

6

7-15

16

17

18

19

> =20

Koefizientea

0,07

0,12

0,11

0,1

0,06

0,06

0,06

0,09

0,09

0,3

0,35

0,4

3. Egungo indize-eskala mantentzea, ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko.

–Poligono guztietarako indizea: 1,4.

4.a Mantentzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa:

ZERGA-OINARRIA

< 6.000 euro

> 6.000 euro

Karga-tasa

%4,50

%5,00

5.a Aldaketak hasiera batez onestea ordenantza fiskal orokorrean, eta, orobat, udal zerga eta tasen ordainarazpena arautzen duten ordenantzan eta eranskinetan. Hona zein diren:

Ordenantzak

0.–Ordenantza fiskal orokorra.

1.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga, berrikuspena eta ondorengo kontrola.

2.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

3.–Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga.

4.–Kontribuzio bereziak.

5.–Ordenantza, arautzen dituena agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak.

6.–Ordenantza, arautzen dituena autotaxiak eta alokairuko gainerako ibilgailuak.

7.–Ordenantza, arautzen dituena hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak.

8.–Ordenantza, tasak arautzen dituena lizentziak emateko jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta establezimenduak irekitzeko.

9.–Ordenantza, arautzen dituena jarduera sailkatu eta kaltegabeak kontrolatzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak, berrikuspena eta ondorengo kontrola.

10.–Ordenantza, arautzen dituena udal ordenantzetan eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak.

11.–Ordenantza, arautzen dituena ibilgailuak jasotzeko zerbitzuaren tasak.

12.–Ordenantza, arautzen dituena ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduen tasak.

13.–Ordenantza, arautzen dituena hilerriko zerbitzuak egiteko tasak.

14.–Ordenantza, arautzen dituena ezkontza zibilak egiteko tasak.

15.–Ordenantza, tasak arautzen dituena erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta edozein berrikuntza egiteko eremu publikoko zoruan edo espaloietan.

16.–Ordenantza, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko, aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako.

17.–Ordenantza, tasak arautzen dituena aprobetxamendu berezia egiteko herriko jabari publikoko lurzoruan, lurgainean eta lurpean.

18.–Ordenantza, tasak arautzen dituena hornidura-zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek aprobetxamendu bereziak egin ditzaten herriko jabari publikoko lurzoruan, lurgainean eta lurpean.

19.–Ordenantza, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa eta ura altan garraiatzeko instalazioekin.

20.–Ordenantza, arautzen duena lur ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga.

6.a Aldaketak onestea ondotik aipatzen diren udal jarduera edo zerbitzuen prezioei buruzko arau eta tarifen eranskinetan. Haien testu bateginak espedientean bildu dira.

Prezio publikoen gaineko arauak.

1.–Etxeko laguntza zerbitzua emateko prezio publikoen gaineko araua.

2.–Amalur haur eskolara etorri eta bertan egoteko prezio publikoen gaineko araua.

3.–Udalaren kirol eskoletan Udalak antolatzen dituen ikastaro edo jardueretarako sarrera, izena ematea edo matrikula.

4.–Materialaren lagapena eta zerbitzu pertsonalak egitea.

5.–Onestea Udalaren kirol instalazioetan sartzeko eta haiek erabiltzeko prezioen eta tarifen taulak, bai eta haietan ematen diren zerbitzuenak ere.

Hasiera batez onetsitako tasa, indize, ordenantza eta arauak 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean, erregelamenduzko tramiteak betetakoan.

Ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdun legitimoek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak, epe horretan. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoari.

Atarrabian, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2217408