6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Norgehiagoka, herri-lurra lagatzeko 10. poligonoko 168. eta 169. lurzatietan (Común Alto)

Valtierrako Udalak, abenduaren 2an egindako osoko bilkuran, aho batez onetsi du baldintza-agiri bat, norgehiagoka bidez ebazteko zein izanen den Valtierrako 10. poligonoko 168. eta 169. lurzatietako (Común Alto) herri-lurraren erabileraren lagapenaren onuraduna.

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago udal-bulegoetan. Eskaintzek plaka fotovoltaikoak instalatzeko proiektuei buruzkoak izan behar dute, eta horiek aurkezteko hilabeteko epea dago, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Valtierran, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2217535