6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UITZIKO KONTZEJUA

Ordenantza, mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Uitziko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko abenduaren 2an egin bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen Mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uitzin, 2022ko abenduaren 19an.–Kontzejuko burua, Ana Aroma Arandia.

Iragarkiaren kodea: L2217304