6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordenantza, arautzen dituena abandonu egoeran dauden orube eta eraikinen udal errolda eta haiek mantendu, garbitu eta hesitzeko betebeharrak. Hasierako onespena

2022ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen Ordenantza, arautzen dituena abandonu egoeran dauden orube eta eraikinen udal errolda eta haiek mantendu, garbitu eta hesitzeko betebeharrak.

Agintzen da iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta hogeita hamar eguneko jendaurreko epea irekitzea, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Espedientea kontsultatzen ahalko da Hirigintza Alorreko bulegoetan, udaletxean, eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (https://sede.tudela.es/).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2022ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2217433