59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

49/2023 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, abuztuaren 22ko 364/2022 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena, 3.310 eta 3.330 espedienteak ukatzeari dagokionez. Ebazpen horren bidez, behin betiko ebazten da 2021-2022 ikasturterako beken deialdi orokorra derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat.

Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken 2021-2022 ikasturteko deialdi orokorraren barruan 3.310 eta 3.330 espedienteei beka ukatzeari buruz. Txosten hori ikusirik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da atzemandako akatsak zuzentzea.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Abuztuaren 22ko 364/2022 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzea, 3.310 eta 3.330 espedienteei dagokienez. Ebazpen horren bidez, behin betiko ebazten da 2021-2022 ikasturterako beken deialdi orokorra derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat.

2. Ikasketarako bekak ematea ukitutako espedienteetako ikasleei.

3. 2.275 euro konpromisotik kentzea 2023ko gastu aurrekontuko "Erdi mailako irakaskuntzarako eta goi mailako ikasketetarako beka eta laguntzak" izeneko 410002/41600/4800/323100 partidatik (40000242 kontabilitate-espedientea), 2021-2022 ikasturterako beken deialdi orokorraren zazpigarren ordainketa honen ondoriozko gastuari aurre egiteko (DDBN identifikazio kodea: 585003).

4. Ukitutako espedienteetako ikasleei ikasketetarako beka ordaintzea, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiteko; zehazki, 2.275 euro, 2022ko gastuen aurrekontuko ''Erdi mailako irakaskuntzarako eta goi mailako ikasketetarako beka eta laguntzak'' izeneko 410002 41600 4800 323100 partidaren kargura (DDBN identifikazio kodea: 585003).

5. Espediente horiei emandako bekak behin betikoak dira.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

8. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, eta ebazpenaren edukia interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2023ko otsailaren 21ean.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2303027