59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2022-S-515. Upategi bateko hondakin urak isurtzeko baimen eskaera

Vidmundi SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Vidmundi SL.

Xedea: upategi bateko hondakin urak isurtzeko baimen eskaera.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Murchante (Nafarroa).

Garbiketa-uren isurketak (urtean 85 m³ gehienez) eta ur beltzenak (urtean 5 m³ gehienez) bereizita tratatuko dira, hobi septiko baten eta iragazki biologiko baten bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2023ko otsailaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2303410