59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2022-O-2271. Ibaietako ekosistemak leheneratzeko eta uholde-arriskua murrizteko obrak Burlatan

Burlatako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Burlatako Udala.

Xedea: ibaietako ekosistemak leheneratzeko eta uholde-arriskua murrizteko obrak Burlatan (Nafarroa).

Ur-ibilgua: Arga ibaia.

Alderdia: La Nogalera.

Udalerria: Burlata.

Obren bidez, Arga ibaiaren ertzetan dauden lubetak atzeraeman eta beheratuko dira, Zubi Zaharraren eta Aretako zubiaren inguruan landareak garbitu eta tratatuko dira, eta uholdeen aurkako hesiak jarriko dira, besteak beste.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2023ko otsailaren 14an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2303346