59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

ERREF.: 2023-O-209. Presak/Oztopoak iragazkortzeko obrak Udarbe eta Arakil ibaietan

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ondoko datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua - Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

Xedea: Udarbe eta Arakil ibaietan presak/oztopoak iragazkortzeko obrak, Anozko arrain-haztegiaren inguruan.

Ur-ibilgua: Arakil ibaia, Udarbe ibaia.

Udalerria: Anotz-Ollo (Nafarroa), Iltzarbe-Ollo (Nafarroa).

Obra horien bidez, Anozko arrain-haztegiaren ondoan dagoen presa txikia eraitsiko da, Udarbe ibaiaren ibilguan, Arakil ibaiaren ibilguan dagoen presa txikia eraitsiko da, Sarioko bidearen ondoan, eta arrainentzako pasabide bat jarriko da Udarbe ibaiaren ibilguan dagoen presa txikian, arrain-haztegitik 200 bat metro gora.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2023ko otsailaren 14an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2303345