59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Udal Planaren aldaketa, Arraitzako 4. poligonoko 67. lurzatian. Hasierako onespena

Zabaltzako Udalak, 2023ko martxoaren 9ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planaren aldaketa egituratzaile bat Arraitzako 4. poligonoko 67. Lurzatian, Zabaltzako Udalak berak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arraitzan (Zabaltza), 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2304258