59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Norgehiagoka, herri-lurrak lagatzeko, eta horietan plaka fotovoltaikoak instalatzeko

Valtierrako Udalak, 2023ko martxoaren 13an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen eman gabe deklaratzea Valtierrako 10. poligonoko 168. eta 169. herri-lurzatiak norgehiagoka bidez adjudikatzeko prozedura.

Orobat, erabaki zuen bost eguneko ezohiko epe berri bat ematea prozeduran parte hartzeko, Valtierrako Udalak 2022ko abenduaren 2ko osoko bilkuran onetsitako baldintza-agirian ezarritako antzeko nondik norakoekin.

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago udal-bulegoetan. Eskaintzek izan behar dute plaka fotovoltaikoak instalatzeko proiektuei buruzkoak, eta horiek aurkezteko bost eguneko epea dago, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Valtierran, 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2304249