59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Aldaketa, errege-bideko jabari publikoko espazio baten kalifikazio juridikoan, Legardo alderdian. Behin betiko onespena

2023ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 26koan, argitaratu zen jabari publikoko espazio honen kalifikazio juridikoaren aldaketa hasiera batez onesteko erabakia: jabari publikoko espazio bat, hain zuzen ere errege-bideko 750,64 m²-ko zati batena, Lergardo alderdian. Zati hori jadanik ez da erabiltzen, eta jabari eta erabilera publikoko ondasun izatetik ondare-ondasun izatera pasatzen da, trukatu ahal izateko 1. poligonoko 356. katastro-lurzatiko 501,87 m²-ko zati batekin. Zati horrek interes publiko handiagoa du, hormigoituta dagoelako eta de facto erabiltzen delako baserrirako sarbide gisa, eta beraz, berehala erabil daitekeelako inolako egokitzapen obrarik egin beharrik gabe. Eragiketa horri esker, gehitu ahal izanen dira 1/353 eta 1/356 lurzatiak, mugakide gisa geratuko baitira katastroan jasotako egungo errege-bidea kentzen denean, eta udal bideen sarean sartu ahal izanen da truke bidez lortzen den 1/356 lurzatiaren puska hori. Ez da erabaki horren kontrako alegaziorik aurkeztu.

Sunbillako Udalak, 2023ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki du behin betiko onestea aipatutako aldaketa, gero trukatzeko.

Sunbillan, 2023ko martxoaren 8an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2304062