59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdi bat, 2023. urterako, Iruñeko espetxeko preso eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako. DDBN identifikazioa: 672914.

2022ko otsailaren 15ean, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren 3/2022 Foru Agindua aldarrikatu zen, zeinaren bidez onetsi baitzen irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdi bat, 2022. urterako, Iruñeko espetxeko preso eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko (DDBN identifikazioa: 610456).

Dirulaguntzen deialdi hori Justizia Zuzendaritza Nagusiko Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuak (SEPJURNA) tramitatu zuen, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera. Izan ere, zerbitzu horri dagokio atxilotuen, presoen eta espetxetik ateratakoen errehabilitazioa eta gizarteratzea xede duten neurriak koordinatu eta bultzatzea, bai eta zigorrei eta espetxeei buruzko legeria bere eskumen-esparruan betearaztea ere, Gobernuak esparru horretan egiten dituen jarduketekin koordinaturik (26 ter artikulua, b eta c letrak).

Honekin bat, zerbitzu horrek egin behar du dirulaguntzen deialdiaren proposamena, eta tramitatu behar ditu jasotzen diren eskaerak. Horretarako, 2023. urterako dirulaguntzen deialdia egin behar da. Deialdi honen funtsa eta lehenagoko deialdiarena berdina da; izan ere, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak ezartzen du Nafarroari dagokiola espetxeen arloko Estatuko legeria betearaztea (58.1.a artikulua). Nafarroako Parlamentuak eskumen-lagatze horren alde egin du, 2017ko irailaren 28an egindako osoko bilkuran onetsi baitzuen ebazpen bat, zeinean adierazten baitu "bere borondatea dela Nafarroak gauzatu ditzala bere eskumen historikoak Iruñeko kartzelari buruz, alegia, NFEBH legeak ematen dizkionak". Nahiz eta gaur den egunean transferentzia era eraginkorrean burutu ez, Nafarroako Foru Komunitatea oso jarduera garrantzizkoa garatzen ari da presoen eta preso ohien osasunean, gizarteratzean eta hezkuntzan, baita beren baldintzen eta eskubideen hobekuntzan ere, errehabilitazioa egiazkoa izan dadin; eta legegintzaldi honetan ordenatu eta sustatu behar da jarduera hori, hau bezalako gai konplexu batean sartuta dauden zerbitzu guztien (gizarte zerbitzuak, hezkuntza, osasuna etab.) ekintza-batasunaren eta koordinazioaren irizpideekin.

Plangintza horren lehen urrats moduan, Eskubide Sozialetako Departamentuak pasatu dio Justizia Zuzendaritza Nagusiari dirulaguntza-lerro bat, PFEZ zergaren %0,7ko funtsei lotua, zeinaren helburua baita irabazi-asmorik gabeko gizarte entitateei dirulaguntzak ematea preso edo preso ohiekin gizarte- eta hezkuntza-jarduketak egiteko. Dirulaguntza hori, orain arte, aipatu departamentuak kudeatu du, talde zaurgarrienen gizarte-inklusioaren eta gizarte sustapenaren eremuan.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du botere publikoen jarduketek, besteak beste, funtsezko helburu hauek izanen dituztela gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan, autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea, kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea, pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea, eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezala bultzatzea, batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan (ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua), gizarte-inklusioaren arloan bermatu gabeko prestazioen artean, agertzen dira gizarte-bazterketaren arloan jarduten duten gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntzak.

Bestalde, ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak, Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzen duenak, %0,7 horretan sartzen den diruaren azken destinoa ezartzen du, jarduerak eta jardueren hartzaileak finkatu eta lehenesten ditu eta Nafarroako Foru Komunitateko GKE-ei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei parte hartzeko eta inplikatzeko aukera ematen die.

Halaber, deialdia PFEZaren %0,7ko funtsetik ateratako funtsez hornitutako partida baten bidez finantzatuta dagoenez, Gizarte Ongizateko Kontseiluak, 2022ko otsailaren 1eko bilkuran, egokitzat eman du, aho batez, funts hori goiburuan aipatutako deialdian erabiltzea, ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak ezarritakoarekin bat.

Bestalde, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketa printzipio gidari batzuk ezartzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean Konstituzioan jasotako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eskubidea egiazkoa eta eraginkorra izan dadin bizitzaren eremu eta etapa guztietan. Halaber, aipatu legeak eskatzen du dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berdintasun klausulak jaso daitezela.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko aurreikuspenekin bateragarri izan behar dute arau horiek. Foru lege horretan ezarrita dago onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei dagokien araubide juridiko orokorra. Dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, dirulaguntzaren xedeko jarduerak egiten dituztenek edo haiek jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten dirulaguntza eskuratzeko.

Oinarri arautzaileak foru agindu baten bidez ezarri behar dira, proposamen honen eranskinetan jasotzen denaren arabera. Oinarri arautzaile horiek irabazi-asmorik gabeko entitateek presoekin eta/edo preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko jarduketak garatzeko dirulaguntza ematea arautuko dute.

Dirulaguntzen deialdi honi lotutako gastua 190.264 eurokoa da, partida honen kontura finantzatuko dena: F20001 F2400 4819 112104 partida, "%0,7ko funtsa. Gizarte entitateentzako dirulaguntzak presoekin eta/edo preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko jarduketak garatzeko".

Deialdiak bidea ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Ikusirik espedienteko txosten tekniko eta juridikoak, zeinek adierazten baitute, hurrenez hurren, dirulaguntza hauek ematea egokia eta interes publikokoa dela, eta deialdia eta oinarri arautzaileak, legezkoak.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdi bat, preso eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko jarduketak egiteko, bai eta deialdiaren oinarri arautzaileak ere, zeinak foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso baitira.

2. 190.264 euroko kreditua baimentzea, 2023ko aurrekontuko partida honen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

ZENBATEKOA

F20001 F2400 4819 112104 partida, "PFEZaren %0,7ko funtsa. Gizarte entitateentzako dirulaguntzak presoekin eta/edo preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko jarduketak garatzeko".

2023

190.264 euro

3. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta eranskinak.

5. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzura eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN) ere.

Iruñean, 2023ko otsailaren 20an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

I. ERANSKINA

Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdia, 2023. urterako, preso eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako. Oinarriak

Lehena.–Xedea eta helburuak.

1. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak dirulaguntzen deialdi bat egin du 2023rako, xede honekin: irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek espetxe arloan egiten dituzten gizarte-inklusioko proiektuak finantzatzea. Proiektu horiek Nafarroan gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dauden presoen eta preso-ohien bizi baldintzak hobetzea izanen dute helburu, eta txirotasunaren aurkako borrokan lagunduko dute, baita pertsona horien sustapena, ahalduntzea eta autonomia sustatzen ere. Halaber, gizarte desberdintasunak sortzen dituzten arrazoiak desagerrarazten lagunduko dute, eta sistemako eta egiturazko aldaketak sortzen, gizarte inklusiboago, ekitatiboago eta kohesionatuago bat lortzeko.

2. Diruz laguntzen diren proiektuen helburua izanen da presoen eta preso ohien inklusio soziala lortzea.

Proiektu guztiek genero ikuspegia jaso beharko dute, hala prestatzean nola gauzatzean.

Proiektu guztiak Nafarroako Zigor Betearazpenerako ereduaren ildo estrategikoei egokituko zaizkie.

3. Dirulaguntzen deialdi honetatik kanpo daude beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen diren proiektu eta jarduketak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak. Era berean, berariaz baztertzen dira eraikuntza edo zaharberritze lanak egitea helburu duten proiektuak.

4. Deialdi honetatik kanpo utzi dira, berariaz, Gizarte Zerbitzuen Zorroan oinarrizko laguntzako prestazio bermatu gisa jasotako jarduketak.

Bigarrena.–Aurrekontu-baliabideak.

Helburu horretarako bideratutako diru-kopurua 190.264 eurokoa da, partida honen kontura finantzatuko dena: F20001 F2400 4819 112104 partida, "%0,7ko funtsa. Gizarte entitateentzako dirulaguntzak presoekin eta/edo preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko jarduketak garatzeko".

Kopuru osoa jarduketaren modalitate hauen arabera banatuko da:

A.–Gizarte eta hezkuntza arloko jarduketak, presoentzat edo preso ohientzat. Modalitate honetarako 180.000 euro gorde dira.

B.–Prestakuntza, kirol, arte eta kultura jarduketak, presoentzat edo preso ohientzat. Modalitate honetarako 10.264 euro gorde dira.

Eskatzen den gehieneko zenbatekoa, proiektu bakoitzeko, ez da izanen 100.000,00 euro baino handiagoa A modalitatearen kasuan. Proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa, B modalitatearen kasuan, 5.000 euro izanen da.

Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuradun izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, bakoitzaren izaera juridikoaren arabera, eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, erregelamenduz dagokien administrazio erregistroan inskribatuta egotea.

b) Irabazi-asmorik ez edukitzea.

c) Bere estatutuetan jasota izatea, berariazko helburuen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea, proiektua zer modalitaterako eskatzen den, modalitate horrekin lotura duen esparruan.

d) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

e) Ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapenaren ondorioz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan edo zergei buruzko lege orokorretan aurreikusitakoaren arabera dirulaguntzak lortzeko aukeraz gabeturik ez egotea.

f) Dirulaguntzen onuraduna izateko gainerako debeku-egoeretan ez egotea, zeinak jasotzen baitira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

Laugarrena.–Proiektuek bete beharreko baldintzak.

Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honen 1. oinarrian jasotako xede eta helburuetarako egokiak izatea.

b) Jarduerak 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte gauzatzea.

c) Bigarren oinarriak ezartzen dituen eskaeraren gehieneko mugak ez gainditzea.

d) 6. oinarrian aipatzen diren zeharkako kostuak, dirulaguntzaren kargura aplikatu eta aurrekontuan sartzen direnak, ezin izanen dira haren %15etik gorakoak izan.

Bosgarrena.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1. Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin.

2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

3. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua. Horretarako, entitate onuradunak III. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.

Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik, oinarriotan ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

2. Gastu horiek 2023ko abenduaren 31ra arte egindako ondasun-emateenak edo zerbitzu-prestazioenak izanen dira, eta 2024ko otsailaren 10erako ordainduak egon beharko dira.

3. Honako kontzeptu hauek jasotzen ahal dute dirulaguntza:

A) Proiektuko jarduerak egiteko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak:

a.1) Higiezinen alokairuak eta haiek erabiltzeak ekartzen dituen gastu arruntak. Entitatearen egoitzan egiten diren jardueren kasuan, hura alokatuta badago, entitatearen jarduera guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Aipatutako gastu arruntak zuzeneko gastu gisa diruz lagundu ahal izateko, jarduera horretarako bakar-bakarrik erabiltzen den lokal batean egin beharko da.

a.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.

a.3) Langileen gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa.

Langileen gastuaren dirulaguntza, gehienez ere, Nafarroako Ekintza eta Esku-hartze Sozialaren Sektoreko hitzarmen kolektiboan ezartzen dena izanen da.

a.4) Bidaiak eta dietak. Langileen mugigarritasunari lotutako gastuak dira, jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa). Bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira bidaietarako eta dietetarako gastuak.

a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko. Bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira.

a.6) Finantza gastuak. Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barnean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak).

Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko dirulaguntza emanen da gehienez. Entitateak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko.

Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku erakundeari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, ehuneko hori arteko hainbanaketa eginen da.

a.7) Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa kenduko da, hura jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratu edo konpentsatzen ahal denean.

B) Zeharkako gastuak.

Proiektuaren zeharkako kostuengatik dirulaguntzari %15eko edo hortik beherako zenbatekoa aplikatzen ahalko zaio. Zeharkako kostu horiek entitate onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak izanen dira, alegia: bestelako langile gastuak, lokalenak, bulegoko materialenak eta bestelako gastu arruntak. Zeharkako gastuen %75 gutxienez Nafarroan egindako gastuak izanen dira.

4. Ez dira inola ere gastu diruz lagungarritzat hartuko ekipamendu eta ondasun inbentariagarriak, ez eta eraikuntzako materialak, protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.) eta amortizazioak ere.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Entitate eskatzaile bakoitzak bigarren oinarrian ezarrita dagoen jarduketa modalitate bakoitzerako dirulaguntza-eskaera bat eskatzen ahalko du bakarrik. Hau da, gehienez ere bi eskaera aurkezten ahalko ditu, bat modalitate bakoitzeko.

2. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan.

Erregistroaren funtzionamendu okerrak aurkezpen telematikoa egitea eragozten duen kasuetan bakarrik onartuko dira aurkezpen ez telematikoak Justizia Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan (Iratxeko monasterioa 22, 31011 Iruña) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietan, behin eragozpen hori gertatu dela frogatuta.

Horrez gain, eskaerak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, aurkezpen horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidalita ejecucionpenal@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.

Posta bulegoen bitartez aurkezten diren eskaeren kasuan, Posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan ezarritako zehaztapenak bete beharko dira. Entitate eskatzaileek iragarriko dute eskaera bidali dutela, mezu elektroniko bat igorriz ejecucionpenal@navarra.es helbidera, egun berean.

4. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuko eskabide orokorra aurkeztu beharko dute, telematikoki aurkeztuko diren honako agiri hauekin batera (agiri horiek jatorrizkoak edo fotokopiak izan beharko dira):

A) Entitate eskatzailearen dokumentazioa:

a.1) Entitatearen estatutuak.

a.2) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat.

a.3) Identifikazio fiskaleko txartela.

a.4) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak emana, erakusten duena entitateak, haren administratzaileek eta ordezkariek ez dutela inolako debekurik urratzen dirulaguntzen onuradun izateko (debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasota daude) eta, orobat, ez direla zehatuak izan ez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan, ezta zerga arloan ere.

a.5) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko (IV. eranskina).

a.6) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko (IV. eranskina).

a.7) Transferentzia bidez kobratzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia bada, edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.

a.8) Hala behar izanez gero, eta 14. oinarrian xedatutakoari dagokionez, dirulaguntzaren helburuak betetzeko diru funtsak aurretiaz behar direla frogatzeko txostena, baita seigarren oinarriko "finantza gastuak" izeneko a.6 puntuan xedatutakoaren ondorioetarako ere.

a.9) Entitate eskatzaileek nahi izanez gero aurkezten ahal dute, dirulaguntza eskaerarekin batera, gardentasun betebeharra betetzeko behar den informazioa, deialdi honen hemezortzigarren oinarrian araututa dagoena. Informazio hori eskabidearekin batera aurkezten ez badute, dirulaguntza jasotzen duten entitateek hamar eguneko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

B) Balorazioa egiteko dokumentazioa:

b.1) Proiektuaren memoria inprimaki ofizialean, euskarri informatikoan aurkeztuta. Eredua interesdunen eskura egonen da Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/) eta helbide elektroniko honetan: ejecucionpenal@navarra.es. Memoria horrek 50 orrialde hartuko ditu gehienez ere, 11 neurriko Arial letra motan idatzia.

b.2) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoari jarraituz, ez da beharrezkoa izanen oinarri honen lehen ataleko a.1), a.2) eta a.3) letretan eskatutako dokumentuak aurkeztea horiek dagoeneko administrazioaren esku badaude edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak badira, baldin eta interesdunak adierazi badu haiek kontsultatu edo eskuratzeko adostasuna.

Aurreko paragrafoan ezarritakoari begira, dokumentazioaren bost urteko antzinatasuna errespetatuko da, espedientea bukatu zenetik. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariak adierazpen bat aurkezten ahal du, inguruabar hori azaltzeko; entitateek pertsonifikatzeko formula juridikoa baizik aldatu ez badute, alderdi horrek entitatearen estatutuetan frogatuta egon beharko du.

39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ulertuko da ematen ez diren datuak eta agiriak kontsultatzea edo eskuratzea baimendua dela, non eta prozeduran ez den espresuki interesdunaren aurkakotasuna jasotzen edo aplikatzekoa den lege bereziak ez duen eskatzen berariazko adostasuna ematea.

Bederatzigarrena.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

1. Dirulaguntzak norgehiagoka emanen dira, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.

2. Justizia Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskaerak, eta, instrukzio organo gisa, Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzua arituko da. Horrexek egiaztatuko du dirulaguntzak hartzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak baloratuko ditu ofizioz, II. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

3. Eskaerak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko eskatuko zaio entitate interesdunari. Hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, zeina Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera emanen baita.

Ezin izanen da zuzendu baloratzeko aurkezten den dokumentazioa. Okerreko datuak, akats aritmetikoak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk atzematen badira, organo kudeatzaileak horren inguruko argibideak eskatzen ahalko dizkio entitate interesdunari.

Hamargarrena.–Eskaeren balorazioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1. Eskaerak banan-banan eta zein bere aldetik baloratuko dira, 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien ponderazioa kontuan hartuta.

2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte. Horietatik 50, gutxienez, I. eranskineko B atalean.

3. Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatu eta onartzen den aurrekontuaren %100 adinakoa izanen da.

4. Modalitateren batean positiboki baloratzen diren eskaeretako guztirako zenbatekoak aurrekontuetan modalitate horretarako ezarritako dirua gainditzen badu, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira. Gerta daiteke prozedura horren arabera dirulaguntza jaso dezakeen azken proiektuan eskatutako zenbatekoa handiagoa izatea hura finantzatzeko erabilgarri dagoena baino. Horrelakoetan, dirulaguntza proposatuko da baldin eta hura ematea efizientea bada, eta, horretarako, 11. oinarrian aurreikusitako tramiteari jarraituko zaio.

5. Proiektu batzuek puntuazio bera lortzen badute eta ez badago denentzat adinako aurrekontu krediturik, I. eranskineko B atalean puntuaziorik handiena lortu duen entitatea izanen da onuraduna. Berdinketak badirau, proiektua baloratzeko irizpideen B1 atalean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

6. Modalitateren batean ez bada agortzen modalitate horretarako ezarri den kreditua, soberakina beste modalitatean banatuko da kreditua agortu arte. Ezarritako aurrekontu-kontsignatzearen kreditua agortzen ez bada, deialdia egin duen entitateak eskatzen ahal du aurkeztutako proiektuan hobekuntzak egiteko, aurrekontuan dagoen dirua agortzeko falta den kopuruaren adinakoak. Deialdia egiten duen entitateak hobekuntzak balioetsi beharko ditu, eta onartu, kasua bada.

Hamaikagarrena.–Birformulazioa.

Baldin dirulaguntzaren proposamenaren zenbatekoa txikiagoa bada aurkeztutako eskaeran ageri dena baino, instrukzio organoak eskatzen ahal du eskaera berregiteko, konpromisoak eta baldintzak egokitu daitezen ematen ahal den dirulaguntzaren arabera, betiere hasierako xedea eta ezaugarriak errespetaturik. Berregindako proiektu horren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoaren eta, halakorik badago, hasiera batean antzeko baldintzetan aurreikusitako baterako finantzaketen batura baino (eskaeran ageri den baterako finantzaketaren portzentaje bera mantenduko da).

Hamabigarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Prozeduraren instrukzioa eginda, eta aurkeztutako eskaerak ebazteko proposamena egin ondoren, Justiziako zuzendari nagusiari dagokio ebazpena ematea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz.

2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

3. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer eskatzaileri esleitu zaizkien, laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Hamahirugarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.

Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei.

Hamalaugarrena.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko da dirulaguntza, hau da, ordainketa bakar batean ebazpenarekin batera, irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek aski baliabiderik ez dutenean diruz lagundutako jarduera behin-behinekoz finantzatzeko, baldin eta hori behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkeztean edo ondoren, entitateak funtsen beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, honako hauek erantsita: behar hori frogatzen duen txostena; ordezkariaren ziurtagiri bat, agertzen dituena entitatearen izenean dauden banku kontuak; bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat, kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena, edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

2. Ordainketa aurreratua egitea bidezkoa ez den kasuetan, jarduera egin dela justifikatu ondoren ordainduko da dirulaguntza, 15. oinarrian adierazitakoari jarraikiz. Ordainketa partzialak egiten badira, ordainketa proportzionalak izanen dira, behin gastuak eta baterako finantzaketa –horrelakorik bada– justifikatu ondoren.

Hamabosgarrena.–Justifikazioa.

1. Entitate onuradunek, eskabidearekin batera, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute (partziala edo azkenekoa, zer dagokion), inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan. Eredua Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen katalogoan eskura daiteke, baita helbide elektroniko honetan ere: ejecucionpenal@navarra.es.

2. Azken txostenak edo txosten partzialak justifikazio kontuaren itxura izanen du, eta gastua justifikatzen duten agiriekin batera aurkeztuko da. Hurrengo alderdi hauek jasoko ditu:

a) Tarteko ordainketak egiteko txosten partzialak:

a.1) Proiektuaren bilakaerari buruzko tarteko txosten laburra, ezarritako ereduaren araberakoa, kronograma batean diruz lagundutako jardueren exekuzioa adieraziz, finkatutako helburuen (orduak, parte-hartzaile kopurua, etab.) eta gastatutako diru kopuruaren arabera. Tarteko txosten horiek aurkezturik ere, programaren memoriak osorik aurkeztu beharko dira hura bukatutakoan.

Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du, ekitaldiko edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena.

a.2) Diruz lagundutako proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda, honako hauek zehaztuta: agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu den. Zerrenda horrekin batera, gastuaren eta ordainketaren frogagiriak modu digitalean aurkeztu beharko dira, lehen aipatutako gastuen zerrendan deskribatutako ordenari jarraikiz. Entitatearen ordezkariaren zinpeko aitorpena gehituko da, non jasoko baita egotzitako datuak dirulaguntza honetara baizik ez direla aurkezten.

Egiaztagiri gisa, erreziboak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan emailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, jarraikiz apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari, horren bidez onetsi baitzen fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua.

Ordainketen frogagiri gisa, diruz lagundutako jarduketak ordaindu izana justifikatzen duten banku agiriak bakarrik onartuko dira (eskudiruzko ordainketak ez dira onartuko).

Organo kudeatzaileak posta elektronikoz bidali beharko die entitateei onartutako gastuen zerrenda, haiei dagozkien aldaketak barne, baldin badaude, eta sinadura digitalaren bitartez sinatu beharko du onartu den dokumentazioa Justizia Zuzendaritza Nagusiaren aurrean aurkeztu dela egiaztatuz, jasotako dirulaguntza justifikatzeko.

a.3) Konpentsatutako BEZik bada, haren aitorpena.

a.4) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzarekin ezartzen dizkion eginbeharrak.

a.5) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.

a.6) Dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileen lan-kontratuak eta dagozkien ikasketa tituluak, aurkeztutako proiektuaren arabera, baldin eta Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuak ez baditu.

a.7) Entitateak egindako ziurtagiria, proiektuan benetan aritu diren langileen gastua egiaztatzeko.

a.8) Proiektuari atxikita dauden entitateko langileen hileko nominen laburpenak.

a.9) Entitateak egindako ziurtagiria, justifikazioko kontuan egotzitako zeharkako gastuen portzentajea egiaztatzeko.

b) Azken txostena, eredu ofizialaren araberakoa, proiektua bukatu ondoan:

b.1) Proiektuaren exekuzioari buruzko txosten teknikoa, eredu ofizialaren arabera prestatua, gutxienez honako atal hauek jasoko dituena, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:

–Lortutako helburuen zehaztapena.

–Lortutako emaitzak.

–Egindako jarduerak.

–Egindako jarduerak egiaztatzeko iturriak.

b.2) Emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak), kontzeptuen arabera sailkatuta.

b.3) Diruz lagundutako proiektuaren justifikazio ekonomikoa, oinarri honen 2.a) atalean kasuan kasuko ordainketak jasotzeko ezarritako baldintza beretan.

b.4) Onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa erkatzen dituen taula, izan diren desbideratzeak adierazita.

b.5) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

b.6) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita proiektuko langileek finantzatutako programetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

b.7) Proiektuari atxikita dauden entitateko langileen hileko nominen laburpenak.

b.8) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzarekin ezartzen dizkion eginbeharrak.

b.9) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.

b.10) Urteko 190 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta urteko 180 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak).

b.11) Justifikatzen den gastua ez bada iristen aurreratutako edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, frogagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren alde, aurreratutako edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe dirulaguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera horren bidez entitateak adieraziko du itzuli duen zenbatekoari uko egiten diola.

Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatuko dion ordainketa-gutunaren bidez eginen da diru-sarrera hori.

b.12) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, finantzatutako proiektuaren gauzatzearen edo bilakaera onaren berri emateko.

3. Aurreko puntuetan aipatutako agiri guztiak telematika bidez aurkeztuko dira.

4. Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, azken justifikazioan –edo justifikazio partzialetan, hala badagokio– dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira, eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Bestela, ordaindutako zati proportzionala itzuli beharko da.

5. Dirulaguntza aurretiaz ordaintzea aukeratzen duten entitateen kasuan izan ezik, dirulaguntzaren azken zatia kobratzeko eskubidea ematen duen azken txosten partziala 2023ko abenduaren 10ean aurkeztuko da beranduenez.

6. Kasu guztietan, azken txostena, beranduenez, 2024ko otsailaren 10ean aurkeztu beharko da, egun hori barne.

Hamaseigarrena.–Hornitzaileak hautatzea eta azpikontratatzea.

1. Entitate onuradunak hirugarrenekin kontratatzen ahalko du dirulaguntzaren xede den jardueraren exekuzio partziala; horretarako, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 erabiltzen ahalko du gehienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Dirulaguntzaren xede den jarduera berez egin ahal izateko onuradunak egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.

2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo gizarte-bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, baldin eta entitate horiek egiten ahal dituzten prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du dirulaguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

3. Hala xedatzen baitu bere 28.3 artikuluan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000,00 euro baino handiagoak badira, organo emaileari frogatu beharko diote enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsulta-tramite horren gaineko dokumentazioa eta dagozkion eskaintzak gorde beharko ditu, eta kontu horiek guztiak agiri bidez frogatu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratuak indarra hartu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapena arrazoitzeko txosten labur bat aurkeztuko da.

4. Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak.

Hamazazpigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Proiektu baterako dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea. Gauzatze horretan sartzen da, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatzea eta zuzentzea, baita beharrezkoak diren baliabideak jartzea ere.

b) Oinarri hauetan adierazitako frogagiriak aurkeztea (tartekoak eta azkenak), baita proiektuaren exekuzioari buruz Justiziako Gizarte Zerbitzuak eskatzen dion beste edozein txosten, diruz lagundutako programan parte hartu duten pertsonei buruz.

Nolanahi ere, pertsonei buruzko datuak (programen azken onuradunenak eta esku hartzen duten profesionalenak etab.) sexuaren arabera bereizita eman beharko dira.

c) Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

d) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

e) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

f) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

g) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

h) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

i) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea.

j) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

k) Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %10eko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, betiere aurtengo azaroaren 30a baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabeherak eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo azken txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

l) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza bat izatea diruz lagundutako programa gauzatzeko.

Hemezortzigarrena.–Gardentasun betebeharra.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude arau honetan ezartzen diren gardentasun betebeharrak betetzera, baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

Foru lege horren 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute 10 eguneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Kargudunen zerrenda eta haien dedikazio araubidea.

c) Entitateak kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu.

d) Entitate onuradunaren urteko kontuak.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, telematikoki, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari zuzenduko zaio.

Entitateak ez badu gardentasun betebeharra konplitu beharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Aurrekoa galarazi gabe, errekerimendua eginez gero, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak (foru lege horrek hizpide ditu gardentasuna, informazio publikoa eskuratzea eta gobernu ona).

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapenezko isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Galarazi gabe entitate onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak, entitateak azkenean ez badu betebehar hau betetzen, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari.

Hemeretzigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.

2. Gardentasunari buruzko betebeharrak betetzen direla frogatzeko informazioa eman beharra bete ezean (VI. eranskina), ez zaie emandako dirulaguntza ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta, kasua bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Amaierako justifikazioan ez-betetze formal hutsak eginez gero, epemugatik zenbat egun pasa diren kasuan kasuko dokumentuak aurkeztu arte.

4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean bildutako aurreikuspenei.

Hogeigarrena.–Administrazio errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Oinarri arautzaile hauek aplikatuz Justiziako zuzendari nagusiak ematen dituen ebazpenen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz. Errekurritutako egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan jartzen ahalko da gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak hasi eta biharamunetik aurrera.

Hogeita batgarrena.–Datuen tratamendua.

1. Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak entitate parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Justiziako Zuzendaritza Nagusia izanen da.

2. Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte-hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluan zehazten den moduan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da oinarri juridikoa.

3. Dirulaguntzen onuradun den entitatearen datuak, tratamenduaren helburukoak, mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.

4. Entitate parte-hartzaileen datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, kontserbaziorako aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiri kontserbazioaren indarreko egutegiak adierazten duena.

5. Interesdunek Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuan erabil dezakete datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko eta datuak eramatekoa ere, sgt.migracionyjusticia@navarra.es helbide elektronikora mezu bat bidaliz, gaian "datuen babesa" idatzita. Erantzunarekin ados egon ezean, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara (dpd@navarra.es) jo daiteke, edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.

Hogeita bigarrena.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

II. ERANSKINA

Irizpideak, preso eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuak baloratzeko

A.–Egokitasun instituzionala (%18) (18,00 puntu).

a.1.

Oinarri soziala eta ezarpena Nafarroan

(3,00 puntu arte)

a.1.1.

Jarduera urteak, erregistroko inskripzioaren arabera (0,10 urteko)

(1,00 puntu bitarte)

a.1.2.

Bazkide kopurua, eskala honen arabera

(1,00 puntu bitarte)

> 300 bazkide

1,00 puntu

50-300 bazkide

0,50 puntu

< 50 bazkide

0,00 puntu

Fundazioen kasuan

0,50 puntu

a.1.3.

Entitateko zuzendaritza edo ardura karguetan dagoen emakume kopurua, eskala honen arabera:

(1,00 puntu bitarte)

%50 eta hortik gora

1,00 puntu

%20tik gora eta %50etik behera

0,50 puntu

< %20

0,00 puntu

a.2.

Gaitasun finantzarioa

(7,00 puntu arte)

a.2.1.

Aurreko urteko emaitza ekonomikoen azterketa (entitatearen diru-sarreren eta gastuen arteko aldea)

(3,00 puntu arte)

Superabita (Diru-sarr. > Gast.)

3,00 puntu

Oreka (Diru-sarr. = Gast.)

2,00 puntu

Defizita %10etik beherakoa [(Diru-sarr.- Gast.)/Gast. < -%10]

1,00 puntu

Defizita %10etik gorakoa

0,00 puntu

a.2.2.

Entitatearen aurreko urteko finantzabideen azterketa

(4,00 puntu arte)

Finantzabide pribaturik bada, eskala honen arabera

(2,00 puntu arte)

Diru-sarrera guztien %30 baino gehiago

2,00 puntu

Diru-sarrera guztien %15 baino gehiago

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

Finantzabide asko badaude, eskala honen arabera

(2,00 puntu arte)

4 finantzabidetik gora, Nafarroako Gobernuaz gainera

2,00 puntu

2 finantzabidetik gora, Nafarroako Gobernuaz gainera

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

a.3.

Gaitasun operatiboa eta esperientzia gizarte inklusioaren arloan

(8 puntu arte)

a.3.1.

Azkeneko 4 urteotan gizarte-inklusioaren arloan egindako jarduera-proiektuen kopurua (0,50 puntu proiektu bakoitzeko; 0,00 puntu, proiekturik ez bada)

(2,00 puntu arte)

a.3.2.

Entitateak kontratatzen dituen pertsonengatik (0,50 lanaldi osoko kontratu bakoitzeko; lanaldia laburragoa bada, proportzioan dagokiona)

(2,00 puntu arte)

a.3.3.

Prestakuntzako praktiketan ari diren pertsonak

(2,00 puntu arte)

a.3.4.

"Auditoretza soziala" egiten dute edo kalitate sistema homologatua dute

(1,00 puntu arte)

a.3.5.

Genero berdintasunerako plan bat ezarria dute

(1,00 puntu arte)

B.–Proiektuaren kalitate teknikoa (%82) (82,00 puntu).

b.1.

Proiektuaren koherentziaren azterketa

(33,00 puntu arte)

b.1.1.

Zigor-betearazpeneko ildo estrategikoekiko funtsa eta koherentzia.

(5,00 puntu arte)

Guztiz koherentea da

5,00 puntu

Koherentzia partziala baino ez

3,00 puntu

Inkoherentea da, edo oso gutxi zehaztuta dago

0,00 puntu

b.1.2.

Helburuak

(5,00 puntu arte)

Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

5,00 puntu

Inkoherenteak dira, edo oso gutxi zehaztuta daude

3,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.3.

Jardueren deskribapena

(5,00 puntu arte)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0,00 puntu

b.1.4.

Espero diren emaitzak

(5,00 puntu arte)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez dira bete

0,00 puntu

b.1.5.

Jardueren egutegia

(5,00 puntu arte)

Zehatz deskribatuta

5,00 puntu

Hala-holakoa. Ez dago zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.6.

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentziaren azterketa

(8 puntu arte)

Hau da, helburuen, jardueren eta emaitzen artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen diren eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen diren, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 8ra arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera:

Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean:

8,00 puntu

Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia:

6,00 puntu

Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia:

4,00 puntu

Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia:

2,00 puntu

Inkoherentea da:

0,00 puntu

b.2.

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(6,00 puntu arte)

b.2.1.

Adierazleak

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2.

Egiaztapen iturriak

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.3.

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(12,00 puntu arte)

b.3.1.

Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira)

(3,00 puntu arte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.2.

Boluntariorik ba ote den, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3.

Baliabide tekniko egokiak izatea (materialak, lokalak)

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.4.

Aurrekontuaren xehakatze egokia

(3,00 puntu arte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.5.

Baterako finantzaketa izatea, eskala honen arabera

(2,00 puntu arte)

NGtik kanpoko ekarpena >%10

2,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena %10 arte

1,00 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik

0,00 puntu

b.4.

Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin

(10,00 puntu arte)

b.4.1.

Oinarrizko Laguntzako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta/edo auzo unitateekin, espetxe-zerbitzuekin edo beste baliabide publiko batzuekin aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du:

(5,00 puntu arte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia da edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.4.2.

Aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du entitate eskatzailearen antzeko ezaugarriak dituzten entitateekin

(5,00 puntu arte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia da edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.

Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa

(17,00 puntu arte)

b.5.1.

Profilaren azterketa eta zenbatespen kuantitatiboa

(4,00 puntu arte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.5.2.

Pertsonek sartzeko erabilitako prozedura

(3,00 puntu arte)

Nagusiki espetxeko gizarte zerbitzuen, oinarrizko gizarte zerbitzuen, auzo unitateen edo beste baliabide publikoen bidez

3,00 puntu

Beste zerbitzu batzuen bidez gehienbat

2,00 puntu

Ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.3.

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko bideak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak)

(5,00 puntu arte)

Ongi. Bide egokiak eta zehatzak ditu.

5,00 puntu

Hala-holakoa. Baditu bideak, baina ez dira ez egokiak ez zehatzak.

3,00 puntu

Ez du

0,00 puntu

b.5.4.

Jardueretan parte hartzen duten emakumezkoak, batez beste

(5,00 puntu arte)

%75 eta gehiago

5,00 puntu

%50etik %75era bitarte

2,00 puntu

< %50

0,00 puntu

b.6.

Proiektua zer lurralde eremutan gauzatzen den

(4,00 puntu arte)

(Esku-hartzearen dibertsifikazioa Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan, proiektua gauzatzen den kokagunearen arabera):

Iruña eta Iruñerria ez den Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik

4,00 puntu

Iruñean edo Iruñerrian eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako lurraldean

3,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean eta/edo Iruñerrian

2,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean

1,00 puntu

III. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpena, beste laguntza batzuk eskatu eta/edo jaso izanari buruzkoa

Izen-deiturak:.................................................................................................NAN: ................................

Honen legezko ordezkaria: ................................................................, IFK: ......................................

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................

Nire erantzukizunpean honako hau ADIERAZTEN DUT (X batez adierazi bidezko dena):

Entitateak ez d(it)u eskatu, edo ukatu za(izki)o, deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako beste dirulaguntza bat(zuk).

Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta laguntza hori(ek) emateko ebazpena eman gabe dago.

Adierazi zer departamentutan eta entitatetan egin diren eskaera horiek.

  • ..............................................................................................................................................................
  • ..............................................................................................................................................................
  • ..............................................................................................................................................................

Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta guztira ………………. euro esleitu zaizkio; hori frogatzen duten agiriak aurkezten ditu.

Adierazi zer departamentutan eta entitatetan egin diren eskaera horiek.

  • ..............................................................................................................................................................
  • ..............................................................................................................................................................
  • ..............................................................................................................................................................

Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.

Data eta sinadura

IV. ERANSKINA

Baimena

Izen-deiturak: ................................................................................................, NAN: ..........................,

Entitate honen legezko ordezkaria: ............................... Entitatearen IFZ: ........................................

Baimena ematen diot Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuari egiazta dezan ordezkatzen dudan entitateak egunean dituela tributu-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Egiaztapen-lan horiek egiten ahalko ditu dirulaguntzak emateko prozedura izapidetzen ari den edozein unetan eta gauzatzen ari den aldi osoan (laguntza horiek irabazi-asmorik gabeko entitateeentzako dira, preso eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuak egin ditzaten 2023an).

Ez diot baimenik ematen Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuari egiaztatzeko ordezkatzen dudan entitateak egunean dituela tributu-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, ez dirulaguntzak emateko prozedura izapidetzen ari den edozein unetan ez eta gauzatzen ari den aldi osoan ere (laguntza horiek irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateentzako dira, preso eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuak egin ditzaten 2023an). Horrenbestez, hori guztia justifikatzeko agiriak aurkezten ditut.

Data eta sinadura

Iragarkiaren kodea: F2302875