59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

1. poligonoko 865. lurzatiko xehetasun-azterketa. Hasierako onarpena

Sunbillako Udalak, 2023ko martxoaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Ander Oscoz Gagok eta Janire Apezteguia Echevestek Sunbillako 1. poligonoko 865. lurzatirako aurkeztutako xehetasun-azterketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Sunbillan, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2303931