59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 276. lurzatian. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Udalaren bulegoetan eskuragai egonen dela hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarraian zehazten den espedientea, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua (72.a eta 74.b artikuluak), zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Espediente zenbakia: LICOBRMA/2022/225. Sustatzailea: Promociones Aramaio SLU. Dokumentua: xehetasun-azterketa, lurzatiaren mugetatik 3 m-ra ezarritako gehieneko lerrokadurak aldatzeko. Tokia: Irunbidea, 38-L 1 behea; 1. poligonoa, 276. lurzatia.

Garesen, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2304035