59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Petilla Aragoiko Udalak, 2023ko martxoaren 3an egindalp osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Petilla Aragoiko udal-mugartearen balorazio txostenaren proposamen berria.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, https://www.petilladearagon.org/ helbidean, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Petilla Aragoin, 2023ko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2303792