59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 1073. lurzatian. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, alkatearen 2023ko martxoaren 7ko 2023-0200 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, diruz ordaintzeko 1. poligonoko 1073. lurzatiako eraikigarritasunaren handitzea, Azkoiengo 3. sektoreko UT-2 unitate tipologikoko hiri-jarduketarako plan bereziaren ondoriozkoa (1. poligonoko 1080., 1081., 1082., 1083., 1072., 1073., 1074., 1369. eta 1370. lurzatiak).

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 24.2 eta 25.5 artikuluetan ezarritakoarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan, hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Azkoienen, 2023ko martxoaren 9an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2304137