59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena eta borondatez birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak UE-18 exekuzio unitatean, 6. poligonoko 186., 188. eta 194. lurzatietan. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2023ko otsailaren 28an egin bilkuran, behin betiko onetsi zituen kudeaketako hirigintza-hitzarmena eta borondatez birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak UE-18 exekuzio unitatean, 6. poligonoko 186., 188. eta 194. lurzatietan, Jon López Beaumontek eta Maite Fernández Álvarez de Eulatek sustatuak.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2304037