59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 71. lurzatian. Hasierako onespena

Lesakako Udaleko alkateak ebazpena eman zuen 2023ko martxoaren 3ean, hasiera batez onesteko 2. poligonoko 71. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Maider Echandi Almandoz andreak eta Aritz Urrutia Frias jaunak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Lesakan, 2023ko martxoaren 6an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2303829