59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Deialdia, laguntzak emateko, herrietako festak egiteko 2023an. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 680241.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/680241).

Leozko alkatearen otsailaren 9ko 2023-0022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, laguntza ekonomikoak emateko, herrietako festak egiteko 2023an.

Lehena.–Onuradunak:

Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, udalerriko herrietako festak egiteko 2023an.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.

Laugarrena.–Zenbatekoa: gehienez 29.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: zer herritan ekin nahi den, herri horretako festak baino lehen, gutxienez ere festa ekitaldiak egin baino hamabost egun baliodun lehenago.

Justifikazioa: programatutako eta egindako azken ekitaldia bukatu eta hilabeteko epean.

Iratxetan (Leotz), 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2303928