59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Deialdia, dirulaguntzak emateko, udako igerilekuetako abonuak erosteko, 2023an. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 680223.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/680223).

Leozko Udaleko alkateak urtarrilaren 30ean emandako 2023-0012 Ebazpenaren bidez, laguntza ekonomikoen deialdi bat egin zen, udako igerilekuen abonuak erosteko, 2023rako.

Lehena.–Onuradunak:

Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua:

Deialdiaren xedea da Leozko bizilagunei laguntza ekonomikoak ematea, abonuak eros ditzaten, 2023an, Orbaibarko igerilekuetarako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.

Laugarrena.–Zenbatekoa: gehienez 2.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2023ko urriaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2303925