59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Deialdia, musika ikasketak egiteko laguntzena (2022/2023 ikasturtea). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 680206.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/680206).

Leozko Udaleko alkatearen urtarrilaren 30eko 2023-0014 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laguntza ekonomikoak emateko, 2022-2023 ikasturtean musika ikasketak egiteko.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, musika ikasketetan matrikulatzeko, 2022-2023 ikasturtean.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.

Laugarrena.

Gehienez, 500 euro izanen da zenbatekoa.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2023ko urriaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2303918