59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

UO11 unitateko 1 poligonoko 308. lurzatiaren zati baten birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko martxoaren 7ko 5/2023 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Irañetako birpartzelazio proiektu bat, UO11 unitateko 1.poligonoko 308 lurzatiaren zati bati dagokiona, Francisco María Irurtia Lizasoainek sustaturik.

Bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. eta 74. artikuluetan xedatuarekin, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baita udal honen iragarki-taulan ere. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan.

Irañetan, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Jose Ignacio Arangoa Cía.

Iragarkiaren kodea: L2303912