59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko Galarko herritarren bizi kalitatea babestu, garatu eta hobetzen duten kolektiboei eta pertsona fisiko eta juridikoei. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 681308.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/681308).

1.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da dirulaguntzak emateko irizpideak eta prozedura egituratzea eta ezartzea, Galarko herritarren bizi kalitatea babestu, garatu eta hobetzeko egokitzat jotzen diren proiektu eta ekintzei ematen zaizkien dirulaguntzen esparruan.

Ezin dituzte jaso dirulaguntza hauek Galarko Udalaren beste laguntza berariazkoen bidez udal dirulaguntzak jasotzen dituzten kolektiboek eta pertsona fisiko eta juridikoek.

2.–Laguntzen izaera.

Dirulaguntzak emateko, arau hauei jarraituko zaie:

1. Borondatezkoak eta aldi baterako izanen dira.

2. Ezin izanen dira aurrekaritzat erabili.

3. Ezin izanen da eskatu dirulaguntza handitzeko edo berritzeko.

4. Ez dute baliorik izanen, dirulaguntzak emateko, eskuzabaltasun hutsez hartzen diren erabakiek.

3.–Finantzaketa.

Aurrekontuan den partidatik.

4.–Onuradunak.

Dirulaguntzak jasotzen ahalko dituzte honako baldintza hauek frogatzen dituztenek:

Deialdiaren xede diren jarduerak irabazi-asmorik gabe egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, baldin frogatzen badute egiten duten jardueraren zati batek onura ekartzen diela Galarko herritarrei.

Udalerriko zerga arloko betebeharrak egunean izatea.

Eskatzaileak ez onartzea gerta daiteke, baldin eta, 2022an dirulaguntza hauen onuradun izanik, ez badute justifikatu dirua zertarako erabili den. Halaber, ez dira eskaerak onartuko, baldin eskatzaileak Udal honek ematen dituen beste laguntza berariazko batzuen onuradun badira.

5.–Prozedura.

1. Eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Galar Zendeako Udalaren Erregistroan, 2023ko ekainaren 30a baino lehen:

Eskabidea eta aurreko zenbakian adierazitako baldintzak frogatzen dituzten agiriak.

Pertsona juridikoa bada, bere estatutuen ale bat.

Jardueren edo programaren proposamena, ematen den dirua zertarako erabiliko den justifikatuko baitu.

2022. urtean egindako jarduketen memoria.

2. Aipatutako epea bukatu ondoan, Udaleko Osoko Bilkurak eskaerak aztertuko ditu eta, aintzat harturik beharren lehentasuna, berak ezarritako berariazko irizpideen araberakoa, ebazpena emanen du eskaerak baietsiz, hirugarren oinarrian adierazitako kreditua agortu arte. Aipatu ebazpenean zenbateko laguntza ematen den zehaztuko da; 6.000 euro gehienez jarduera bakoitzeko.

6.–Funtsak zertarako erabiltzen diren justifikatzea.

1. Udalak beharrezko iruditzen zaizkion argibide eta frogagiri guztiak eskatzen ahalko ditu, aurkeztutako agirien eta egindako jardueraren gainean.

2. Dirua bidegabe erabiltzen bada, dirulaguntza itzuli egin beharko da.

3. 2024ko apirilaren 30a baino lehen, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

Egindako jardueraren memoria zehatza (lorpenak, egindako jarduerak, eskualdean izan duen eragina, etorkizunerako aurreikuspenak, balorazio orokorra eta abar).

Entitateko buruak edo eskatzaile partikularrak sinatutako eskabidea, Udaleko alkateari zuzendua.

Onuradunaren zinpeko deklarazioa, frogatzen duena egiaztagiri gisa aurkeztu diren fakturak aplikatu direla diruz lagundutako jardueran.

Emandako dirulaguntzaren kopuru osoari dagozkion fakturak. Baldintza hauek bete beharko dituzte:

Jatorrizkoak izanen dira edo, bestela, udal idazkariak, notarioak edo administrazioko nahiz elizako agintariak konpultsatutako fotokopiak.

Jaulkitzailearen NANa edo IFK, izena eta sozietate-izena, fakturaren zenbakia eta jaulkipen eguna, zeinak bat etorri beharko baitu jarduera egin den aldiarekin.

Gastuen zerrenda eta jarduerak sortutako agiri inprimatuak: langileen kostua, materiala, bidaiak eta egonaldiak, administrazio gastuak, inbertsioa, etab.

Beste entitate publiko nahiz pribatu batzuek emandako dirulaguntzen zerrenda.

Getze Galarren, 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2304248