59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Larrasoañako 21. poligonoko 26. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, alkatearen 2023ko martxoaren 7ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Larrasoañako 21. poligonoko 26. lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia, Aintzane Mangado Etulainek eta Eneko Iraizoz Tapiak sustatua, hiri-lurzoru finkatugabeko exekuzio unitate bat mugatzeko, Las Traseras kalearen eremuan, aipatu 26. lurzatia banantzeko eta etxebizitza berri bat eraiki ahal izateko, eraikigarritasuna handitu gabe.

Espedientea hasiera batez onetsi da berriz ere, funtsezkotzat jotzen direlako hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategin berrian jasotako aldaketak. Horri dagokionez, hasiera batez onetsi zen alkatearen uztailaren 5eko 269/2022 Ebazpenaren bidez eta argitaratu zen 2022ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2023ko martxoaren 8an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2304052