59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, Artikako Mogotes sektoreko plan partzialean eta hirigintzako araudiaren 63. eta 61. artikuluetan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2023ko martxoaren 7an egin ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual bat Artikako Mogotes sektoreko plan partzialaren determinazio xehatuetan eta hirigintzako araudiaren 63. eta 61. artikuluetan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.4 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Horrenbestez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da Udaleko Idazkaritzako bulegoetan, jendea hartzeko ordutegian, hau da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, bidezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Berriobeitin, 2023ko martxoaren 8an.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2304092