59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Akats zuzenketa Udal Planaren aldaketa puntual egituratzailearen behin-behineko onespenean (Iruritako 14. poligonoko 493. lurzatia eta 444. eta 534. lurzatien parte bat)

2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16an, argitaratu zen Baztango Udal Planaren aldaketa puntual egituratzailea behin-behinekoz onesteko erabakia (Iruritako 14. poligonoko 493. lurzatia eta 444. eta 534. lurzatien parte bat). Argitalpen horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.

Tituluan honela zioen: "Udal Planaren aldaketa puntual egituratzailea, Iruritako 14. poligonoko 493. lurzatian eta 444. eta 534. lurzatien parte batean. Hasierako onespena", baina honela behar du: "Udal Planaren aldaketa puntual egituratzailea, Iruritako 14. poligonoko 493. lurzatian eta 444. eta 534. lurzatien parte batean. Behin-behineko onespena".

Euskarazko bertsioan, 1. puntuan, honako hau ageri den tokian: "Hasiera batez onestea Baztango Udal Planaren aldaketa puntual egituratzailea, Iruritako 14. poligonoko 493. lurzatian eta 444. eta 534. lurzatien parte batean, hala badagokio, administrazio publiko interesdunek egindako txostenen ondoriozko aldaketekin", honela behar du: "Behin-behinean onestea Baztango Udal Planaren aldaketa puntual egituratzailea, Iruritako 14. poligonoko 493. lurzatian eta 444. eta 534. lurzatien parte batean, hala badagokio, administrazio publiko interesdunek egindako txostenen ondoriozko aldaketekin".

Iruñean, 2023ko martxoaren 17an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2304591