59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Deialdia, 2023an kultur jarduerak sustatzeko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 680832.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/680832).

Bargotako Udalak 2023ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran onetsia.

Xedea: kultur jardueretarako dirulaguntzak ematea (2023).

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 2.800 euro.

Onuradunak: herriko elkarteak edo pertsona-taldeak.

Oinarri arautzaileak: www.bargota.es.

Laguntzak eskatzeko epea: 15 egun, laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak, oinarrietan adierazitako agiriekin batera, Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, edo, bestela, telematikoki, Bargotako Udalaren erregistro orokor elektronikoan, egoitza elektronikoaren bidez (www.bargota.es).

Bargotan, 2023ko martxoaren 9an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2304132