59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 406. eta 407. lurzatietan. Hasierako onespena

2023ko martxoaren 4an osoko bilkuran hartu erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa 1. poligonoko 406. eta 407. lurzatietan (Doctor Navarro kalea 7-9, Larralde etxe zaharra); Barasoaingo Udalak sustatua da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz. Xehetasun-azterketa hori jendaurrean jarri zen, 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Epe horretan, interesdunen eskura egonen da Barasoaingo Udalaren bulegoetan, 11:30etik 13:00etara.

Barasoainen, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2303926