59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa, Agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan.

Erabaki horren iragarkia argitaratu zen 2023ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 17an, eta biharamunetik hasita jendaurrean egon zen, hogeita hamar egun baliodunean. Alegaziorik aurkeztu ez zenez, ordenantza hori behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Aiegin, 2023ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGITEKO ETA IZAPIDETZEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea ekartzen dute udal jarduerek, alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak izapidetzen dituztenean; esaterako, honako hauek:

1) Planoen kopiak.

2) Fotokopiak.

3) Euskarri digitaleko kopiak.

4) Artxiboetan dokumentazioa bilatzea.

5) Ziurtagiriak.

6) Agiriak konpultsatzea.

7) Ahalordeak askiestea.

8) Arma txartelak eta animalia arriskutsuak edukitzeko lizentziak.

9) Lanpostuak betetzeko deialdiak izapidetzea.

10) Txostenak ematea.

11) Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

12) Oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetze-espedienteak izapidetzea.

13) Prentsan argitaratzea interesdunen ekimenez hasitako espedienteen iragarkiak.

14) Frogagiriak egitea.

15) Baimenak.

Ordaindu beharra

3. artikulua.

3.1. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri egitea eskatze hutsarekin.

3.2. Baliabide ekonomikoen urritasun- edo gabezia-egoeran dauden eta Aiegiko oinarrizko gizarte zerbitzuaren bitartez laguntza jasotzen ari diren pertsona guztiak artikulu hauetan jasotako tasak ordaintzetik salbuetsirik egonen dira: 2.1) Planoen kopiak. 2.2) Fotokopiak. 2.3) Euskarri digitaleko kopiak. 2.5) Ziurtagiriak eta 2.6) Agiriak konpultsatzea.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Subjektu pasiboak dira administrazioak edo udal agintariek egiten dituzten agiriak edo haien eskumenekoak diren agiriak eskatzen edo sorrarazten dituzten pertsona natural edo juridikoak, edo halako agirien onura jasotzen dutenak.

Zerga-oinarria

5. artikulua. Zerga-oinarria da egiten den eskaera bakoitza edo egindako jarduera bakoitza.

Tasa

6. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota

7. artikulua. Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

8. artikulua. Udaleko Diruzaintzak bilduko ditu tasak.

9. artikulua.

9.1. artikulua. Tasa sortutzat hartuko da agiria Udalaren erregistro orokorrean aurkezten denean, eta udal bulegoetan ez da hartuko ez izapidetuko ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk baldin aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

9.2. Orobat, ez da emanen udal zigiluaren ordainketa behar duen agiririk, baldin agiria ematen duen funtzionarioak ez badu zeregin hori bete.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sortuko du, emaitza negatiboa bada ere.

10. artikulua. Udal administrazioaren agiri eta berriemateen sarrera eta irteerako erregistro orokorraren ardura duten funtzionarioek zenbatuko dituzte ematen dituzten agiri zigiludun guztiak eta udal Diruzaintzan egunero diru-sarrerak eginen dituzte, dagozkien likidazioekin.

Arau-hausteak eta zehapenak

11. artikulua. Iruzurraren erantzule izanen dira Udal administrazioaren agiri eta berriemateen sarrera eta irteerako erregistro orokorraren ardura duten funtzionarioak eta udal Diruzaintzaren langile arduradunak. Iruzurra indarrean dauden xedapenetan ezarritako eran zigortuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Indarrik gabe gelditzen da gai honi buruzko orain arteko ordenantza, bai eta ordenantza honi kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko arauak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.–Ordenantza honetan ezartzen ez den orotan, aplikatuko da xedaturik dagoena Ordenantza Fiskal Orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean.

Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

ERANSKINA

Tarifak

1. epigrafea.–Planoen kopiak eta fotokopiak.

1.1. Plan orokorraren planoak edo espediente publikoetan direnak.

–Udalaren bitartekoekin eginak. Dagokion fotokopiarako ezarritakoa.

–Udalez kanpoko saltokietan eginak. Zerbitzuaren kostua gehi %10.

1.2. Agirien fotokopia bakoitza.

DIN A4:

–Zuri-beltzean: 0,10 euro.

–Koloretan: 0,30 euro.

DIN A3:

–Zuri-beltzean: 0,20 euro.

–Koloretan: 0,50 euro.

1.3. CDko kopia bakoitza: 10,00 euro.

1.4. Arkatz elektroniko partikularrean egindako kopia bakoitza: 5,00 euro.

2. epigrafea.–10 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzea udal artxiboetan.

–Udal artxiboetan 10 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzea, erregistro elektronikoan identifikatuta badaude: 10,00 euro.

–Udal artxiboetan 10 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzea, erregistro elektronikoan identifikatuta ez badaude: 10,00 euro.

3. epigrafea.–Ziurtagiriak eta konpultsak.

3.1. Ziurtagiri bakoitza:

–Tasa sortuko dute biztanle erroldaren, katastroaren, tributuen eta izatezko bikoteen erregistro informatizatuen datuetan oinarrituz automatikoki egiten diren ziurtagiriek: 1,00 euro.

–Izapidetutako espedienteetako informazioari buruzko ziurtagiri arruntak: 1,00 euro.

3.2. Konpultsak izapidetzeagatik, agirien fotokopiak barne, unitate/orrialde bakoitzeko.

–Izapidetu baino lehen udal zerbitzuek jatorrizkoaren fotokopia eginen dute: 0,50 euro.

–Langileak hautatzeko prozesuetan edo lehiaketa publikoetan, ez da inolako kopururik kobratuko Udalak eskatzen duen dokumentazioa konpultsatzeagatik.

4. epigrafea.–Arma txartelak eta animalia arriskutsuei dagozkien txartelak izapidetzea.

–Aparkalekuen eta armen erregistroa izapidetzea: 3,00 euro.

–Animalia arriskutsuei dagokien dokumentazioa izapidetzea: 40,00 euro.

–Minusbaliotasuna dutenentzako aparkatzeko txartela izapidetzea: 2,00 euro.

5. epigrafea.–Interesdunen ekimenez hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea.

–Iragarkiaren kostua ordaindu beharko da.

6. epigrafea.–Frogagiriak egitea irekitzeko lizentziez eta jarduera sailkatu gabearen lehen erabilerez.

–Frogagiria egitea haren kostua sarturik ez dagoenean emandako lizentziaren barnean edo titulartasuna aldatzen denean: 10,00 euro.

7. epigrafea.–Hirigintzako tramitazioak.

–Udal planeko aldaketak izapidetzea, plan partzial edo bereziak idaztea: 800,00 euro.

–Plan partzial edo berezien aldaketak izapidetzea: 400,00 euro.

–Xehetasun-azterketak eta hiri-jarduketarako plan bereziak izapidetzea: 400,00 euro.

–Lerrokaduren azterketak, unitateen mugaketak eta erabilera aldaketak izapidetzea: 150,00 euro.

–Kudeaketako figurak (birpartzelazioak, batzordearen estatutuak) izapidetzea: 400,00 euro.

–Hirigintzako kontsultak izapidetzea. Idatzizko txostenak: 100,00 euro.

–Ikuskapenak eta errekerimenduak: 100,00 euro.

–Urbanizazio proiektuak. Tasak likidatuko dira proiektuaren zenbatekoaren arabera, eta aplikatuko da %0,70eko karga-tasa, gutxienez ere 300 euro.

8. epigrafea.–Azterketa eskubideak eta espedientea formalizatzea.

–Lan-eskaintzen deialdietan espedientea formalizatzeagatik eta azterketa eskubideagatik: 6,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2303612.