59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Aldaketa Udal Planean, 1. poligonoko 527. eta 208. lurzatietan. Hasierako onespena

Abartzuzako Udalak, 2023ko martxoaren 6ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzailea egitea Abartzuzako Udal Planean, katastroko 1. poligonoko 527. eta 208. lurzatietan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Abartzuzan, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Alberto Pagola Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2303847