59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-hezitzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Mankomunitateko buruaren martxoaren 8ko 2/2023 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, bat etorriz xedatutakoarekin Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzaile izateko lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdiaren 4.3 oinarrian. Deialdi hori onetsi zen Mankomunitateko buruaren abenduaren 29ko 34/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2023ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 19an.

Horrenbestez, eta esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT

1. Deialdi honetan parte hartzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea: deialdia, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzaile izateko lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko.

–Onartuak:

1.–GAMIO EQUIOIZ, UXOA

2.–HUICI FERNÁNDEZ, M.ª UNCIZU

3.–ZOCO CÍA, M.ª LOURDES

–Baztertuak:

Eskatutako titulazioa ez edukitzeagatik:

1.–SARRIÉS DOMÍNGUEZ, MARINA

2. Oposizioko ariketa guztiak egun berean eginen dira, horrela xedatuta baitago deialdiaren 4.4 oinarrian. Hain zuzen, 2023ko martxoaren 29an eginen dira, 17:00etan. Probak egiteko tokia, orobat, hau izanen da: Ezkarozeko Udaleko erabilera anitzeko gela (Rochapea kalea 10, Ezkaroze), han daude-eta Mankomunitatearen bulegoak.

3. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea. Honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua:

Maia Ederra Barber, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

Epaimahaiburuaren ordezkoa: Miriam Elarre Elizondo, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.

–Epaimahaikidea:

Cristina Lopes Dos Santos, arlo horretako teknikaria Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargoan.

Ordezkoa: Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargoko arlo horretako teknikari bat.

–Epaimahaikidea:

Virginia Landiribar Rodríguez, Atarrabidako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte-hezitzailea.

Ordezkoa: Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargoko arlo horretako teknikari bat.

–Epaimahaikidea:

Yolanda Marcos Francia, arlo horretako teknikaria Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargoan.

Ordezkoa: Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargoko arlo horretako teknikari bat.

–Epaimahaikide idazkaria:

Cristina Ochoa Rolán, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

Epaimahaikide idazkariaren ordezkoa: Jose Javier Garate Garate, Otsagabiko Udaleko idazkaria.

4. Deialdiko oinarrietako eta gai-zerrendan antzemandako akatsak zuzentzea:

Lehena.–Deialdiko oinarrien 6. puntuan ("Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak"); zehazki, 6.3 puntuko ("Oposizioaldia") 6.3.2 puntuan ("Oposizioak ariketa hauek izanen ditu"):

HONELA DIOEN TOKIAN

BIGARREN ARIKETA: teoriko-praktikoa. Gai zerrendako 2. ataleko edukiei buruz epaimahaiak proposatutako kasuak ebatzi beharko dira idatziz: kalifikazio epaimahaiak adieraziko du lehiatzaileek ariketa hori egiteko zenbat denbora izanen duten gehienez, hura hasterakoan.

HONELA BEHAR DU

BIGARREN ARIKETA: teoriko-praktikoa. Gai zerrendako 3. ataleko edukiei buruz epaimahaiak proposatutako kasuak ebatzi beharko dira idatziz. Kalifikazio epaimahaiak adieraziko du lehiatzaileek ariketa hori egiteko zenbat denbora izanen duten gehienez, hura hasterakoan.

Bigarrena–III. eranskineko bigarren zatian: Oinarrizko araudi espezifikoa, planak, programak eta gidak. 48. gaia:

HONELA DIOEN TOKIAN

Nafarroako Inklusioaren Plan Estrategikoa (2018-2021). I. blokea, 1. puntua. Oinarrizko beharrak eta errenta-bermea eta 2. puntua. Gizarteratzea.

HONELA BEHAR DU:

Nafarroako Inklusioaren Plan Estrategikoa (2018-2021). I. blokea, 1. puntua. Oinarrizko beharrak eta errenta-bermea eta 3. puntua. Gizarteratzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Ezkarozen, 2023ko martxoaren 8an.–Mankomunitateko burua, Maia Ederra Barber.

Iragarkiaren kodea: L2304158