59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Lan publikoaren 2023ko eskaintza

Mankomunitate honetako buruak 20/2023 Ebazpena eman du. Hona hemen testua:

Mankomunitatearen Kontseiluak, 2023ko otsailaren 20an egindako bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2023ko ekitaldirako plantilla organikoa, eta argitaratu zen 2023. 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 6an.

Kontuan harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 g) artikuluak honako hau xedatzen duela (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea): Alkateak eskumen hauek ditu: "Enplegu publikoaren eskaintza onartzea, osoko bilkurak onartutako aurrekontuaren eta plantillaren arabera".

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea lan publikoaren 2023ko eskaintza, lanpostu hau bertan jasoz:

–Igeltseroa, 17 zenbakidun lanpostuarekin.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Moncayoko Ur Mankomunitatearen 2023rako lan publikoaren eskaintza.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauek aurkezten ahal dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Corellan, 2023ko martxoaren 7an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2303909