59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SANTAKARA

22-02473 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Iragarki honen bidez aditzera ematen da 23-00062 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako CERMIk (Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien erakundeen batzordea), Santakarako Udalak 2022ko azaroaren 18ko Alkatetzaren Ebazpen baten kontra, honekin loturik: deialdi baten onespena, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Orobat, behar diren pertsona eta entitate guztiak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak ukitzen badira errekurtsogilearen uziak baietsiz gero, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uzi horien kontra egiteko.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan.

Santakaran, 2023ko martxoaren 6an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2303845