59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko ikuskatzaileen (albaitariak) gehienez 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistema erabiliz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendaren aurka.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren zerbitzuko A eta C mailako lanpostu batzuetarako (II. eranskinean ageri dira) gehieneko plaza kopuru bat merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko sarrera-prozeduren deialdien barruan, Marta Gil Antona andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 7ko 46/2023 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitzen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko asmoz, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun publikoko ikuskatzaileen (albaitariak) gehienez 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sistema erabiliz betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda (2023ko otsailaren 7an argitaratua).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2023ko martxoaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2304199