59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Akats zuzenketa, honako deialdi honetan: deialdia, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion Lorezaintzako erdi-mailako tituludunaren 1 lanpostu, gehienez, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

2022ko azaroaren 25eko Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki bidez (aipamena 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan, argitaratu zen) onetsi zen Erdi Mailako Tituludun (lorezaintza) 1 lanpostu gehienez ere lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia. Sartzeko baldintza gisa eskatzen zen "Unibertsitateko gradu-titulua edo diplomaturakoa, Ingeniaritza Teknikoko, Arkitektura Teknikoko edo horien baliokidea den titulua edukitzea".

Plantilla betetzeko arau osagarriek, IV. eranskinean bildutakoek, ezartzen dute 200500 lanpostura (Hiri Kontserbazioko eta Proiektuetako Alorreko erdi-mailako tituluduna) sartzeko eskatutako titulua Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikokoa edo Basogintzako Ingeniaritza Teknikokoa dela.

Aipatutako deialdiaren 3.1.1 c) oinarriaren akatsaz ohartuta, erabakitzen da:

1. Deialdian antzemandako akatsa zuzentzea, 3.1.1 c) oinarria aldatuz. Honela idatzita geratuko da:

c) Unibertsitateko Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoko edo Basogintzako Ingeniaritza Teknikoko titulua edukitzea edo halakoa erdiesteko maneran egotea eskaerak aurkezteko epea amaitzean.

2. Aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidaltzea argitara dadin, eskaerak aurkezteko 15 egun naturaleko beste epe bat irekitzea, hura argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta aurkeztu diren izangaiei erabakia jakinaraztea.

3. Eskaera aurkeztu zuten izangaiei ordaindutako tasak itzultzea, erabakia hartu eta gero ez badute sartzeko baldintza betetzen.

Iruñean, 2023ko martxoaren 6an.–Ana Elizalde Urmeneta, Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria.

Iragarkiaren kodea: L2303886