59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN

Deialdia, euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna duen kulturako teknikari lanpostu bat (B maila), kirol teknikari funtzioak dituena, lehiaketa-oposizio bidez aldi baterako betetzeko

1 oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Irurtzungo Udaleko kultura-teknikariaren lanpostua (B maila) aldi baterako betetzea, lehiaketa-oposizio bidez. Lanpostu horrek derrigorrezko hizkuntza-eskakizuneko C1 maila du eta, era berean, kirol-koordinazioko funtzioak bete beharko ditu.

Gainera, lanpostu horretan egon daitezkeen beharrak aldi baterako betetzeko, ordezkapen-poltsa bat sortuko da. Oposizio faseko lehenengo bi ariketetan gutxieneko puntuazioa lortu duten baina ordezkatu beharreko plaza lortu ez duten izangaiek osatuko dute poltsa hori, hautagaien puntuazio-ordenaren arabera zorrozki ordenatuta.

Lan-poltsa hau indarrean egongo da beste deialdi bat egin arte, eta oinarri hauen, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikuluaren eta gainerako araudi aplikagarriaren mende egongo da.

Deialdi honek indarrik gabe uzten ditu deialdia egin duen administrazioan egon daitezkeen aurreko kontratazio-poltsak.

1.2. Bete beharreko funtzioak bere mailari eta kategoriari dagozkionak izango dira: kultura-programak eta -jarduerak diseinatu, planifikatu eta ebaluatzea; erakundeekin harremanetan jartzea; aurrekontuaren kudeaketa eta gastuen kontrola; bere kargura dauden instalazioen erabileraren kudeaketa; herriko elkarte eta mugimenduekin harremanak izatea; jarduera-eremuarekin lotutako jarduerak eta gainerako zereginak koordinatzea; herriko gertakarien berri ematea. Era berean, udala-bulegoetatik kanpo jarduerak eta kudeaketak egingo ditu, halakorik balego, asteburuetan eta jaiegunetan barne, hala badagokio.

Lanpostua betetzeak, besteak beste, betebehar hauek betetzea dakar:

–Esleitu zaizkion kultura-azpiegitura edo -espazioetarako ekintza-plangintzak proposatzea.

–Espazioak eta materialak erabiltzeko eskaerak ebaztea eta daten eta ordutegien banaketa planifikatzea.

–Aurkezten diren jardueren eta ikuskizunen proposamen guztiei harrera egitea, orientatzea eta, hala badagokio, proposamen horiek Udalari aurkeztea.

–Planifikatutako helburuak gauzatzeko esleitutako aurrekontua aplikatzea.

–Laguntzak eta dirulaguntzak prestatzea eta kontrolatzea, eta inbertsio zuzena eta egokia egiten saiatzea.

–Udalerrian jarduera duten beste erakunde batzuei laguntzak eta dirulaguntzak emateko araudia, aplikazioa eta kontrola proposatzea.

–Hautemandako premietatik sortutako kultura-proposamenak egitea eta bere eskumeneko erabiltzaileen eskaerak ebaztea.

–Bere ardurapeko esku-hartze kulturaleko proiektu eta programen plangintzen garapenean aldaketak proposatzea.

–Kultura-jardueren programazioa proposatzea, eta programazio hori publiko potentzialari eraginkortasunez eta behar besteko aurrerapenaz jakinaraztea. Horretarako, IKTak, hedabideak eta kanalak erabiltzea, hala nola: prentsa eta irrati lokalak, webgunea, sare sozialak, Udalaren app-a, etab.

–Jaiekin eta kultura-ekitaldiekin lotutako kudeaketak.

–Irurtzunen sorkuntza artistikoa sustatzea eta bultzatzea auzotarren eta gizarte- eta kultura-eragileen artean, bai eta kultura-zentroaren erabiltzaileen artean ere.

–Ekimen komunitarioko jarduerak kultur etxearen eta udalaren berezko jarduerekin koordinatzea.

–Espazioen funtzionamendu ona zaintzea eta horiek erabiltzeko ezarritako araudia betearaztea.

–Eraikineko zerbitzuak, areto teknikoak, leihatila eta mantentze-lanak koordinatzea.

Gainera, kirol-teknikariaren lanpostuari dagozkion zenbait eginkizunak bete beharko ditu, hala nola:

–Irurtzungo Udalak kirol-arloan garatu beharreko programak eta jarduerak diseinatzea eta planifikatzea.

–Herriko kirol-taldeei laguntza eta aholkularitza ematea.

–Bere jardun - eremuan herri-mugimenduak eta -ekimenak sustatzea eta babestea, jarduera bateratuak planifikatzeko xedearekin.

–Planifikatutako jarduera eta programen zabalkundeaz eta publizitateaz arduratzea.

–Deskribatutako zereginez gain, ezarritako helburuak lortzeko agintzen zaizkion beste zeregin batzuk egitea, lanpostuak eskatzen dituen gaitasun profesionalekin bat etorriz.

1.3. Irurtzungo Udalak aldi baterako kontratatuko du deialdi honen bidez izendatutako pertsona, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onartzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan horri buruz araututakoaren babesean. Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatuta eta alta emango zaio, araubide honetan aurreikusitako babes-jardunaren pean.

1.4. Urteko lanaldia Nafarroako administrazio publikoetako langileei dagokien lanaldia izanen da, goizez eta arratsaldez eta igande eta jaiegunetan lan egiten dutenei dagokiena.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta urte bakoitzerako onartutako egutegian jasoko da. Administrazio-organo eskudunek aldatu ahal izango dute, zerbitzuaren funtzionamenduan gerora sortutako beharrei erantzuteko.

1.5. Ordeztu nahi den lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren B mailari dagozkion oinarrizko ordainsariak ditu, bai eta Irurtzungo Udaleko plantilla organikoan lanpostuari esleitzen zaizkion ordainsari osagarriak ere; gaur egun, ordainsari horiek %38,57ko lanpostu-osagarrian eta %10eko lanaldi-luzapeneko osagarrian finkatuta daude.

2. oinarria.–Izangaien betekizunak.

Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean honako baldintza hauek bete beharko dituzte baldintza hauek, eta, hala badagokio, lanpostuaz jabetu arte eta kontratu harremanak dirauen bitartean mantendu:

2.1. Espainiako nazionalitatea, edo Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatu bateko nazionalitatea izatea, baldin eta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera langileen eta haien senideen zirkulazio askea jasotzen badute.

Gainerako izangaiek Espainiako Estatuan bizileku- eta lan-baimena izan beharko dute.

2.2. Hamasei urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

2.3. Diplomaturako edo unibertsitate-graduko, ingeniaritza teknikoko, arkitektura teknikoko edo horren baliokidea den titulu bat izatea edo lortzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, edo titulu horiek eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria izatea.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.

2.4. Europako Esparru Bateratuko euskara-titulua izatea, C1 mailakoa (idatzia eta ahozkoa) edo EGA, ala euskararen ezagutza-proba egiteko eskatzea. Proba hau Euskarabideak edo Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak egingo du.

Euskara-maila proba honen emaitzak argitaratu arte egiaztatu ahal izango da; inola ere ez da onartuko probaren emaitzak argitaratu ondoren egiaztatzea.

Maila-proba gainditzen ez bada, edo euskararen ezagutza beste bide batzuetatik egiaztatzen ez bada, eta, beraz, ezin bada egiaztatu eskatzen den euskara-ezagutzaren baldintza betetzen dela, izangaia prozeduratik kanpo geratuko da eta ezingo du parte hartuko ez lehiaketan ezta oposaketan ere.

2.5. Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.

2.6. Funtzio publikoak betetzeko desgaikuntza- edo etete-egoeran ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bananduta ez egotea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren estatuan Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina-zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.

2.7. B1 motako gidabaimena izatea edo bere baliabideekin mugitzeko konpromisoa aurkeztea.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Irurtzungo Udaleko Erregistro Orokorrean (Foruen Plaza z/g, Irurtzun), udal Egoitza Elektronikoan (www.irurtzun.eus) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozeinetan aurkeztu beharko dira.

Eskabidea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aurreikusitako bitartekoren bat erabiliz aurkeztea erabakitzen bada, posta elektroniko bat bidali beharko da eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenago irurtzun@irurtzun.eus helbide elektronikora, horren berri emateko. Eskaera posta-bulego batean aurkezten bada, gainera, gutun-azal irekian egingo da, posta-zerbitzuko langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea hogeigarren egun naturaleko 23:59an amaituko da, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita. Epe hau luzaezina da.

3.3. Eskabideak deialdiaren I. eranskin gisa argitaratutako ereduaren araberakoak izango dira, eta behar bezala beteta aurkeztu beharko dira. Bertan, hautagaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela, aurkezteko ezarritako epea amaitzen den egunari dagokionez. Eranskinarekin bat ez datozen eskabideak edota beteta ez daudenak ez aurkeztutzat joko dira, honakoa zuzendu ezinezko akatsa izanik.

3.4. Behar bezala beteta aurkeztu beharko den eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) NANaren edo nortasuna egiaztatzeko agiriaren fotokopia.

b) Gidabaimenaren fotokopia (B1 mota) edo norberaren bitartekoekin mugitzeko konpromisoa.

c) Deialdian eskatutako titulazio akademikoaren fotokopia.

d) Eskatutako euskara-maila egiaztatzen duen ziurtagiria edo, hala badagokio, euskara-maila egiaztatzeko proban parte hartzeko konpromisoa (I. eranskinean dagoen laukitxoa markatuta, agiri bidez egiaztatzen ez bada).

e) Desgaitasun aitortua duten izangaiek denbora- eta baliabide-egokitzapenak eskatu ahal izango dituzte honakoak beharrezkoak diren ariketak egiteko, I. eranskineko dagokion laukitxoa markatuz. Bertan, gainera, zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten adierazi beharko dute.

Halaber, egokitzapenak eskatu ahal izango dituzte ikasteko zailtasun espezifikoak dituzten pertsonek, hala nola dislexia, disgrafia, diskalkulia, AGHA eta antzekoak dituztenek, betiere egoera hori medio ofizialen bidez egiaztatzen badute.

Egokitzapenen bat eskatuz gero, gaixotasuna edo akats fisiko edo psikikoa egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, organo eskudunak emana, eta, gainera, egiaztatu beharko da horrek ez duela eragozten lanpostuan normaltasunez jardutea.

f) Espedientea formalizatzeagatiko eta hautaketa-prozesuetan parte hartzeko eskubideak ematen dituen tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.

g) Lehiaketa-fasean baloratu beharreko merezimenduak justifikatzeko agiriak.

3.5. Hautatutako izangaiek aurreko betekizun horiek egiaztatu beharko dituzte, jatorrizko dokumentuak aurkeztuz, kontratua formalizatu aurretik. Jatorrizko dokumentuak, behin erkatuta, interesdunari itzuliko zaizkio.

Dokumentu horiek aurkezten ez dituzten pertsonak ezin izango dira kontratatu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta haien jarduketa guztiak baliogabetuko dira, parte hartzeko eskabidean faltsukeriak egiteagatik izan dezaketen erantzukizunari kalterik egin gabe.

4. oinarria.–Tasak.

Espedientea formalizatzeagatiko tasak eta hautaketa-prozesuetan parte hartzeko eskubideak arautzen dituen zerga-ordenantzaren arabera, ordaindu beharreko tasa 20 eurokoa da.

Tasa ordaintzeko, transferentzia egingo da kontu-zenbaki honetara: ES76 3035 0120 95 1200900000. Kontzeptu gisa «Kultura -» eta izangaiaren izen-abizenak agertu beharko dira (adibidez: Kultura-Ainhoa Etxeberria Etxeberria).

Tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du. Baldintza hori betetzen ez bada, zuzendu ahal izango da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ekarriko eskabidea garaiz eta behar bezala aurkezteko izapidea ordeztea.

5. oinarria.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Irurtzungo Udaleko alkateak ebazpena emango du, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartuz, eta zerrenda hori udal-oholean eta deialdiaren web fitxan, www.irurtzun.eus estekaren bidez.

5.2. Baztertutako izangaiek erreklamazioak egin eta, hala badagokio, akatsak zuzendu ahal izango dituzte, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo bost egun baliodunen barruan.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazioak ebatzi ondoren, Irurtzungo Udaleko alkateak onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzeko ebazpena emango du, eta zerrenda udal-oholean eta deialdiaren web fitxan, www.irurtzun.eus estekaren bidez.

Ebazpen horretan, oposizio ariketak hasteko eguna, tokia eta ordua adieraziko dira.

Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak argitaratzearekin, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 40. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egindakotzat joko da.

5.4. Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtu ahal izango da berehala, izangaien bazterketarik gertatzen ez bada.

5.5. Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendetan agertzeak ez du esan nahi interesdunei deialdian eskatutako betekizun guztiak betetzen dituztenik aitortzen zaienik. Izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa edo Administrazioaren esku dauden agiriak aztertu ondoren eskatutako baldintzaren bat betetzen ez dutela ondorioztatzen bada, interesdunek deialdian parte hartzetik erator daitezkeen eskubide guztiak galdu egingo dituzte.

6. oinarria.–Epaimahaia.

6.1. Epaimahai kalifikatzaileak kide hauek izango ditu:

–Lehendakaria: Aitor Larraza Carrera jauna, Irurtzungo Udaleko alkate udalburua.

  • Ordezkoa: Eduardo Murugarren Frances jauna, Irurtzungo Udaleko alkateordea.

–Batzordekidea: Agurtzane Garijo Peralta andrea, Irurtzungo Udaleko kultura zinegotzia.

  • Ordezkoa: Ana Balda San Juan, Irurtzungo Udaleko zinegotzia.

–Batzordekidea: Raul Iglesias Álvarez, Berako Udaleko Kultura Teknikaria.

  • Ordezkoa: Patxi Mikeo Ariztimuño jauna, Irurtzungo Udaleko Kultura Teknikaria.

–Batzordekidea: Garbiñe Olazar Bazterrika andrea, Arakilgo Udaleko kultura teknikaria.

  • Ordezkoa: Anita Krebs andrea, Irurtzungo Udaleko pertsonalaren delegatua.

–Batzordekidea: Eguzkiñe Aiesa Andres andrea, Irurtzungo Udaleko idazkaria.

  • Ordezkoa-idazkaria: Sandra Martinez Gutierrez andrea, Olaztiko Udaleko idazkaria.

6.2. Epaimahaia hautaketa-proben aurretik eratu beharko da.

6.3. Epaimahaia ezingo da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertaratu gabe. Kide anitzeko organoa balio osoz eratzeko eta jarduteko, lehendakaria eta bokal-idazkaria bertan egotea, edo, bestela, haien ordezkoak bertan egotea beharrezkoa izango da.

6.4. Epaimahai kalifikatzaileko kideek ezin izango dute parte hartu, eta deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko diote, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako abstentzio-arrazoiak daudenean. Halaber, izangaiek epaimahaikideak ezetsi ahal izango dituzte aipatutako egoerak gertatzen direnean.

Legez ezarritako abstentzio- eta ezespen-arrazoiak aplikatzeagatik epaimahaiaren osaeran aldaketaren bat gertatzen bada, epaimahai berriaren osaketa argitara emango da onartutako eta baztertutako izangaien zerrendekin batera.

6.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeari eta aplikatzeari buruz sor daitezkeen auzi guztiak.

6.6. Epaimahaiak aholkulari espezialistak sartu ahal izango ditu proba guztietarako edo batzuetarako. Pertsona horiek epaimahaiari lagunduko diote, beren espezialitate teknikoen eremura mugatuz.

Epaimahai kalifikatzailea eratu ondoren, batzordeburua edo idazkaria gaixorik badago edo aldi baterako absente badago, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru Sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 23.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

7. oinarria.–Euskararen ezagutza.

Derrigorrezkoa den euskararen C1 maila agiri bidez egiaztatzen ez duten izangaiek euskara-proba egiteko eskatu beharko dute, eskabidea den I. eranskinean horretarako ezarri den laukitxoa markatuz.

Proba egiteko, epaimahaiak Euskarabidea-Nafarroako Euskararen Institutua erakunde autonomoaren laguntza eskatuko du. Honek ezin badu, subsidiarioki, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntza eskatuko da. Erakunde horrek hizkuntza-mailako ariketa espezifikoa egingo die hala eskatzen dutenei, eta emaitzak akta bidez jakinaraziko dizkio unitate eskatzaileari.

Epaimahaiak proba egiteko tokia, eguna eta ordua iragarriko ditu, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzeko ebazpenaren bidez.

Proba hori gainditu behar duten izangaiak, eta, beraz, euskarako C1 maila dutela egiaztatzen ez dutenak, hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira, eta haien jarduera guztiak baliogabetuko dira.

8. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren gauzatzea.

Lehiaketa-oposizioa bi fasetan egingo da.

Oposizio-lehiaketako ariketen gehieneko balorazioa 100 puntukoa izango da, honela banatuta:

–Lehiaketa-fasea: 20 puntu, gehienez.

–Lehen ariketa: 35 puntu, gehienez.

–Bigarren ariketa: 35 puntu, gehienez.

–Epaimahaiarekin elkarrizketa: 10 puntu, gehienez.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzen duen ebazpenean, oposizioko probak non, noiz eta zer ordutan egingo diren zehaztuko da.

Oposizio-probaren deialdia, bai eta proba horiek osatzen dituzten ariketa bakoitzarena ere, deialdi bakarraren bidez egingo da, eta izangaiek nortasuna egiaztatzeko agiri ofiziala eraman eta aurkeztu beharko dute. Oposiziotik kanpo geratuko dira iragarritako data, ordu eta lekuetan agertzen ez diren izangaiak, edota aipatutako dokumenturen baten bidez identifikatzen ez direnak.

8.1. Lehiaketa fasea.

Lehiaketa-faseak, oposizio-fasearen aurretik egingo denak, 20 puntu izango ditu gehienez, eta ez da baztertzailea izango.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

Era berean, ez da baloratuko aipatutako dataren ondoren egindako prestakuntza, honakotzat hartuz titulua edo behin-behineko frogagiri baliokidea eman den eguna.

Epaimahaiak ez du inolaz ere onartuko edota baloratuko alegatu ez den edo agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik. Era berean, ezingo du atal bakoitzean oinarri hauen arabera dagokiona baino puntuazio handiagoa eman.

3.4.g) atalean adierazitakoaren arabera, alegatutako merezimenduak honela puntuatu eta egiaztatuko dira:

8.1.1. Esperientzia: Gehienez ere, 10 puntu.

a) Administrazio publikoetan emandako kultura-teknikariaren zerbitzuengatik, B mailan: Puntu 1 lan egindako urte bakoitzeko, gehienez ere 10 puntu.

b) Administrazio publikoetan emandako kultura-teknikariaren zerbitzuengatik, C mailan: 0,7 puntu lan egindako urte bakoitzeko, gehienez ere 8 urte puntu.

c) Administrazio publikoetan emandako kirol-teknikariaren zerbitzuengatik, B mailan: Puntu 0,7 lan egindako urte bakoitzeko, gehienez ere 8 puntu.

d) Administrazio publikoetan emandako kirol-teknikariaren zerbitzuengatik, C mailan: Puntu 0,5 lan egindako urte bakoitzeko, gehienez ere 5 urte puntu.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Gehienez ere 10 puntu emanen dira 8.1.1. atal honetan.

3. Zerbitzu-emate bakoitza hasten denetik amaitzen den arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.

4. Izangaia zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala zenbatuko dira, zaintzagatiko eszedentzia berezia izan ezik, egoera horretan sartzeko unean zeukan lanpostuan emandako zerbitzu gisa zenbatuko baita.

5. Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

6. Emandako zerbitzuak erakunde kontratatzailearen ziurtagirien bidez soilik egiaztatuko dira, lan-bizitza agiriaz lagunduta aurkeztuko direnak.

8.1.2. Prestakuntza akademikoa: 10 puntu, gehienez.

Bete beharreko lanpostuaren eginkizunekin lotura estua duten gaiei buruzko ikasketak baloratuko dira. Ikasketa horien tituluak prestakuntza-zentro ofizialek emandakoak izan beharko dute.

Denak aipatzeko asmorik gabe, honako ikasgai hauek baloratuko dira:

–Kultura-kudeaketa.

–Animazio soziokulturala.

–Kultura-industria sortzaileen kudeaketa.

–Kultura-politikak.

a) Gutxienez 60 ECTS kredituko unibertsitate-titulua edo bi ikasturteko edo gehiagoko ikasketa-plana duen Lanbide Heziketako titulua edukitzeagatik, honako gai hauetan edo antzekoetan: 3 puntu titulu bakoitzeko.

b) 20 eta 59 ECTS kreditu bitarteko unibertsitate-tituluak edo Lanbide Heziketako tituluak izateagatik, horien ikasketa-planak bi ikasturte baino gutxiago baditu: 1,5 puntu titulu bakoitzeko.

c) Bete beharreko lanpostuarekin hertsiki lotutako ikastaroak egin izana (atal honetan sartuko dira aurreko ataletan adierazitako titulazioak, a eta b ataletan finkatutako eskola-tarteak betetzen ez dituztenak), c atal honetan gehienez ere 5 puntu eskuratzen ahalko direlarik:

–300 ordu edo gehiagoko ikastaroak: puntu 1.

–200 eta 299 ordu bitarteko ikastaroak: 0,8 puntu.

–100 eta 199 ordu bitarteko ikastaroak: 0,6 puntu.

–56 eta 99 ordu bitarteko ikastaroak: 0,4 puntu.

–15 eta 55 ordu bitarteko ikastaroak: 0,2 puntu.

Ez dira baloratuko 15 ordutik beherako ikastaroak.

Epaimahaiak edozein unetan eskatu ahal izango ditu izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

Titulu bat atal batean baino gehiagotan balora badaiteke, izangaiari puntuazio handiena ematen dion atalean bakarrik baloratuko da.

Ez da baloratuko izangaiari deialdian parte hartzeko aukera ematen dion titulazioa.

Lehiaketa-fasea amaitzean, eta oposizio-faseko lehen proba hasi aurretik, Irurtzungo Udaleko iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko da izangai bakoitzak lehiaketa-fasean lortutako puntuazioa.

8.2. Oposizio-fasea:

Oposizioak honako proba eta ariketa hauek izango ditu:

8.2.1. Lehen ariketa. Teorikoa. Gehienez ere, 35 puntu.

Test motako 35 galderako galdera-sorta bati idatziz erantzun beharko zaio, II. eranskinean jasotako gaiei buruzko ezagutzei dagokienez. Galdera bakoitzak lau erantzun-aukera izango ditu, eta bakarra joko da zuzentzat. Galdera guztiek puntu 1 balioko dute. Erantzun oker bakoitza erantzun zuzenaren balioaren laurdenarekin zigortuko da.

Ariketak 35 puntuko gehienezko balorazioa izango du gehienez. Gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten hautagaiak baztertuko dira, beraz, ez dute hurrengo ariketa egingo eta ez dira ordezkapen zerrendetan agertuko.

Proba hori egitean, ezingo da hiztegirik edo kalkulu-makinarik erabili. Era berean, ezingo da mugikorrekin, smartwachekin edo bestelako gailu elektronikoekin sartu.

Ariketa honen gehienezko iraupena ariketa hasi aurretik zehaztuko du Epaimahaiak. Ariketaren gehieneko iraupena amaitzean, eta epaimahaiak plika-sistemaren bidez azterketa guztiak jaso ondoren, ariketa honen emaitzak argitaratuko dira ariketa egin den lekuan, Irurtzungo Udaleko iragarki-oholean eta deialdiaren web-fitxan (www.irurtzun.eus webgunean dagoena).

Ariketen kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak Irurtzungo Udaleko iragarki-oholean eta Udalaren webgunean (www.irurtzun.eus) argitaratuko ditu ariketaren emaitzak, pliketan, plikak irekitzeko tokia, eguna eta ordua adierazita.

Plikak ireki ondoren, epaimahaiak Irurtzungo Udaleko iragarki-oholean eta udalaren webgunean (www.irurtzun.eus) argitaratuko du gainditutako izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, bai eta hurrengo ariketa egiteko lekua, eguna eta ordua ere, gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago.

8.2.2. Bigarren ariketa. Praktikoa. Gehienez ere, 35 puntu.

Bigarren proba kasu praktiko bat ebaztea izango da, eta izangaiek deialdiko lanpostuaren eginkizunei buruz dituzten ezagutza praktikoak frogatu ahal izango dira, II. eranskineko gai-zerrendan jasotako gaitegiari dagokionez.

Ariketa osoak 35 puntuko balorazioa izango du gehienez, eta bi probek balio bera izango dute. Gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten pertsonak kanporatuta geratuko dira, eta ezin izango dituzte hurrengo ariketak egin. Ordezkapen-poltsetatik kanpo ere geratuko dira.

Ariketa honen gehieneko iraupena 90 minutukoa izango da.

8.2.3. Epaimahaiarekin elkarrizketa. Gehienez ere, 10 puntu.

Elkarrizketa bat izango da, eta haren ardatz nagusia izango da kasu praktikoa jendaurrean irakurtzea eta epaimahai kalifikatzailearen aurrean defendatzea. Gainera, epaimahaiak kasu praktikoari buruz edo lanpostuaren berezko eginkizunekin zerikusia duten beste batzuei buruz egin ditzakeen galderei erantzun beharko zaie.

Proba honetan, izangaiaren ekarpen pertsonalaz gain, aurkeztutako ideien argitasuna eta ordena, laburtzeko gaitasuna eta ahozko adierazpena baloratuko dira.

Ariketa honek 15 minutu iraungo du gehienez.

Ariketak 10 puntu izango ditu gehienez, eta ez da baztertzailea izango.

8.3. 3. oinarriko 4.e atalean xedatutakoarekin bat etorriz, oposizioa garatzen den bitartean, hala eskatzen duten pertsona desgaituentzat eskabidean adierazitakoaren arabera, hura gauzatzeko denbora- eta baliabide-egokitzapen posibleak ezarriko dira.

8.4. Gehienez ere bost egun balioduneko epean, epaimahaiak Udalaren webgunean (www.irurtzun.eus) eta iragarki - oholean argitaratuko ditu proba praktikoaren emaitzak.

9. oinarria.–Gaindituen zerrenda, izendapen-proposamena eta dokumentuak aurkeztea.

Azken ariketaren kalifikazioa amaitutakoan, epaimahaiak Irurtzungo Udaleko iragarki-oholean eta udalaren webgunean argitaratuko ditu lortutako kalifikazioekin gainditutako pertsonen zerrenda eta ordezpen-poltsa osatuko duen puntuazio-hurrenkera korrelatiboa.

Azken kalifikazioa oposizio-faseko ariketen puntuazioen batuketaren emaitza izango da, betiere izangaia kanporatuta geratu ez bada, eta lehiaketa-fasearena, azken hau edozein izanda ere.

Epaimahaiak ariketa guztietan puntuazio handiena lortu duen pertsona izendatzeko proposamena egingo du. Proposamen hori udal oholean eta deialdiaren web-fitxan argitaratuko da (www.irurtzun.eus udal webgunearen bidez heltzen da hora).

Emaitzak argitaratu eta hamar eguneko epean, izendapena jaso duen pertsonak deialdian eskatzen diren betekizunak eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten jatorrizko agiriak aurkeztu beharko dizkio Udalari, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 32. artikuluan ezarritakoa betez. Dokumentu hauek erkatu ondoren itzuliko zaizkio interesdunari.

Hautatutako pertsonak gehienez ere hamabost eguneko epean hasi beharko du lanpostuan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Lanpostura itzultzen ez bada, behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik, izangaiak funtzionario-izaera eskuratzeko eskubide guztiak galduko ditu.

10. oinarria.–Ordezkapen Poltsaren funtzionamendua.

10.1. Zerrendetan, probetan lortutako puntuaziorik handienaren arabera ezarriko da lehentasuna. Berdinketaren kasuan, desgaitasun-maila handiena, eta berdinketaren kasuan, 55 urtetik gorako adinari erreparatuko zaio. Oraindik berdinketak jarraitzen badu, bigarren proba praktikoan puntuazio handiena lortzen dutenen alde ebatziko da.

10.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan sartuko dira, gutxienez, 7. oinarriko 2. atalean eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen duten pertsona guztiak.

10.3. Deialdi honen bidez eratutako zerrenda beste hautaketa-prozesu bat deitu arte egongo da indarrean.

10.4. Zerrenda oinarri hauetan xedatutakoaren arabera kudeatuko da, eta, aurreikusi gabeko gaietan, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onartzen dituen abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera.

10.5. Hautagaiek, lokalizazioa errazte aldera, harremanetarako telefono bat eta posta elektronikoko helbide bat gutxienez komunikatu beharko dituzte, eta informazio hori etengabe eguneratuta eduki beharko dute; Nahi izanez gero, beste telefono batzuk ere jakinarazi ahal izango dituzte.

10.6. Lanpostu bat aldi baterako kontratatu behar denean, une horretan eratutako zerrendako lehen postuan dagoen izangaiaren deia egingo da. Bi lokalizazio-saiakera egingo dira telefono bidezko komunikazio bidez, ondoz ondoko bi lanegunetan, eta deialdi bakoitzaren data, ordua eta berezitasunak jasoko dira. Lehen lokalizazio-saiakerarekin batera, mezu elektroniko bat bidaliko da izangaiak emandako helbidera. Bidalketa elektroniko hori egin eta egun bateko epean erantzunik jasotzen ez bada, eta telefonoz harremanetan jarri ezin bada, zerrendako hurrengo pertsonari deituko zaio.

Udala izangairen batekin harremanetan jarri eta kontratazio-eskaintza eginda hark erantzuten ez badu, edo eskaintzari uko egin badio, zerrendako azken posturaino pasatuko da, salbu eta justifikatutako arrazoiren batengatik uko egiten diola egiaztatzen badu, 10.7 atalean xedatutakoaren arabera.

Pertsona bat ezin bada aurkitu, zerrendan bere lehentasuna mantenduko da eta Udala zerrendako hurrengoarekin edo hurrengoekin harremanetan jarriko da eskainitako lanpostua bete arte.

Izendapen hori egin ondoren, Udalak proposatutako izangaia aldi baterako kontratatuko du.

10.7. Eskainitako lanpostuaren kontratazioari uko egiteko arrazoi justifikatutzat hartuko dira eta, beraz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetako lehentasun-ordena aldatzea ez dute ekarriko ondoko arrazoi hauek:

a) Aldi baterako ezintasuna.

b) Amatasun- edo aitatasun-baimena.

c) Harrera iraunkorrean edo adopzioan hartutako hiru urtetik beherako seme-alaba bat edo hiru urtetik beherako bat zaintzea.

d) Bigarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna duen senideren bat bere zaintzapean izatea, adinagatik, istripuagatik edo gaixotasunagatik ezin bada bere kabuz moldatu.

e) Norberaren ezkontza edo bikote egonkorren berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen araberako antzeko egoera, baldin eta eskainitako administrazio-kontratazioaren hasiera-data eratu aurreko edo ondorengo hamabost egun naturalen barruan badago.

f) Kontratazio bat indarrean izatea, administrazio- edo lan-araubidekoa.

g) Ikasketak aurrez aurre egiten egotea, eskaintzen den kontratuaren ordutegi berean.

h) Desgaitasuna behar bezala aitortua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak direla eta, kontratua eskaintzen den lanpostuaren berariazko baldintzekin bateraezina izatea.

Zerrendatutako egoeraren batean dauden izangaiek agiri bidez eta modu frogagarrian egiaztatu beharko dute ematen den egoera hori, uko egiten dioten lanpostuaren kontratazioa eskaini zaienetik 7 egun naturaleko epean; kasu horretan, zerrendan duten leku berean jarraituko dute.

Kontratazio-eskaintzari uko egiteko arrazoi justifikatua egiaztatzen duen dokumentazioa epe barruan aurkezten ez bada, hautagai hori zerrendako azken postura pasako da.

Justifikatutako uko-egiteen kasuan, idatziz jakinarazi beharko dute uko egitea justifikatu zuen egoera amaitzen den egunetik aurrera zerbitzuak emateko prest daudela. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

10.8. Zerrendatik kanpo geratuko dira honako kasu hauetan dauden pertsonak:

a) Kontratazio-eskaintza onartu ondoren, dagokion kontratua ez sinatzea, izangaiari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik.

b) Sinatutako kontratuari uko egiteagatik, baldin eta beste erakunde publiko edo pribatu batekin beste kontratu bat sinatzeagatik ez bada; kasu horretan, agiri bidez eta modu frogagarrian egiaztatu beharko da, ukoa formalizatzen denetik 7 egun naturaleko epean. Kasu horretan, izangaia zerrendako azken postuan geratuko da.

c) Lanpostua uztea.

d) Probaldia ez gainditzea, baldin eta aukera hau dagokion kontratuan aurreikusi bada.

e) Kontrataziorako deiak direla eta, urtebetean behin eta berriro hautagaiarekin harremanetan jarri ezin bada, hark emandako telefono-zenbakietan edo helbide elektronikoetan.

11. oinarria.–Helegiteak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkeztu ahal izango da, hautaz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa Irurtzungo Udaleko alkateari, hilabeteko epean, jakinarazpena edo argitalpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegian, argitaratu edo jakinarazi eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko ordena bereko salan, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Auzitegiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio organo eskudunari, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hilabetearen barruan.

Irurtzunen, 2023ko martxoaren 8an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

I. ERANSKINA

Eskabide-eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Gaitegia

1. gaia.–Kultura-jardueren zabalkundea, publizitatea, arreta eta publikoen kudeaketa.

2. gaia.–Kultura proiektuen diseinua. Egitura, faseak eta edukia. Helburuak eta ekintzak. Proiektua garatzeko baliabideak. Aurrekontua. Jarraipena eta kontrola. Ebaluazioa.

3. gaia.–Jaietako eta jai-kulturako jarduerak programatu eta gauzatu.

4. gaia.–Kultur etxe batean jarduerak programatu eta gauzatu. Kultura ekipamenduen motak eta horiek esku-hartze kulturalean duten berariazko balioa.

5. gaia.–Irurtzungo Udaleko kultura-zerbitzua antolatu eta herriko kultura-eragileak, ospakizunak eta elkarteak ezagutu.

6. gaia.–Kultura ekintzaren komunikazio eta hedapen estrategiak. Hartzaileen fidelizazioa eta heziketa.

7. gaia.–Publiko berriak kudeatu eta kultura-bitartekaritza egin.

8. gaia.–Kultura kudeatzailea. Lanbide heziketa. Enpatia, lanbide trebetasun gisa. Harremana beste kultura eragileekin eta artistekin. Hartzaileekiko harremana.

9. gaia.–Udalaren kultura-jarduera finantzatzeko iturriak, publikoak eta pribatuak. Administrazio publikoen aurrekontuak. Autofinantzaketa. Mezenasgoa. Babesa eta publizitatea. Mezenasgoari buruzko foru-legea. Mezenasgoaren gutuna.

10. gaia.–Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren esku-hartze ildoak, Nafarroako toki-erakundeei lotuak. Deialdiak, programak, dirulaguntzak.

11. gaia.–Nafarroako Antzoki Sarea.

12. gaia.–Irurtzungo kirol jarduera, udalarena eta klub eta taldeena.

13. gaia.–Xedapenak eta administrazio -egintzak. Administrazio-prozedura. Kontzeptua. Printzipioak. Faseak. Prozedura bereziak. Administratua. Herritarren eskubideak. Eskabideak, idazkiak eta komunikazioak aurkeztea. Erregistroak. Epeen kontaketa.

14. gaia.–Nafarroako toki-erakundeen kontratuak. Xedapen orokorrak. Prestakuntza-jarduketa administratiboak. Esleitzeko prozedura eta moduak.

15. gaia.–Irurtzungo udal eremuan euskararen erabilera eta sustapena arautzen duen ordenantza.

16. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Nafarroako toki-erakundeak. Tokiko erakunde-motak. Udalen funtzionamendu-araubidea. Udal egintzak eta erabakiak aurkaratzeko araubidea.

17. gaia.–1/2019 Foru Legea, urtarrilaren 15ekoa, Nafarroako eskubide kulturalei buruzkoa. Eskubide kulturalak. Kulturarako irispidea izateko eta bizitza kulturalean parte hartzeko eskubidea. Administrazio Publikoen erantzukizuna kulturaren arloan.

Oharra: udalak ez du gai-zerrenda garatua emango. Gai guztiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunean indarrean dagoen legeriaren arabera eskatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L2304122