59. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Gora jotzeko 22-01949 errekurtsoa, 2022ko lan publikoaren eskaintzaren onespenari buruzkoa

Gora jotzeko 22-01949 errekurtsoan interesdunak epatzen dira. Errekurtso hori jarri da, hain zuzen, alkatearen 2022ko irailaren 1eko ebazpenaren aurka (ebazpenak ezetsi egin zuen 2022ko lan publikoaren eskaintza onesteko 2022-0706 ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa).

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 173/199 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian), interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Uharten, 2023ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2304190